Skip to content
Permalink
Branch: master
Find file Copy path
Find file Copy path
Fetching contributors…
Cannot retrieve contributors at this time
2318 lines (2317 sloc) 126 KB
Abenduaren hogeita hamaikan egiten dira San Silvestre lasterketak herrietan.
Abiadura honetan ez gara inoiz helduko landetxera.
Adibide hori munduko ekonomia nola dabilen azaltzeko erabili du.
Adimen artifiziala laster izango da gure planetako adimenik garatuena.
Aditu bati entzun nion duela gutxi.
Administratzailea nolabait erosi, limurtu, mehatxatu edo seduzitu egin behar duzu.
Administrazio publikoaren langile guztiok ospatzen dugu.
Ados, baina nork babestuko gaitu babesleengandik?
Ados ez dagoena mintza dadila orain.
A ereduan matrikulaturik gaude gehienok.
Agian aplikazio batek irakurtzen badigu idatzita dagoena jakingo dugu.
Agian aproposagoa da gaia beste plaza batean erabiltzeko.
Agian beste batean bakarrik etorriko naiz.
Agian, ez digu inolako zerbitzurik guri eskainiko.
Agian interesa izango duzu esango dudan honetan.
Ahal den heinean akats gutxiko esaldiak bilduko ditugu.
Ahozko aurkezpenak egin behar izan dituzue.
Ahozko ekoizpena, komunikatzeko gaitasunean oinarri-oinarrizkoa, berriro ere ez da neurtu.
Aieneen Harresia edo Erosten Harresia judutarrentzat toki sakratua da.
Aimara hizkuntza debekatua eta zapaldua izan da.
Ainarak Begoñari ihardetsi dio baietz.
Aingeru Epaltzaren azkena, nobela historikoa da.
Ainhoa, ez ahaztu webgune horretan izena ematea.
Aipa ezazu zeuk ezagutzen duzun beste guneren bat.
Aipamen berezia merezi du filmaren azpitituluen euskal bertsioak.
Aipamen berezia merezi dute Asierrek eta Aimarrek.
Aisialdia eta eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen dira.
Aitak begia kliskatu dit gezur bat esan didalako.
Aitak gaur ez du ogirik erosi.
Aitarekin bakarrik bizi zen Xabier.
Aitorrek gaineratu du epe luzean merkeago ateratzen direla ordenagailuak.
Aitorren hizkuntza zaharra nahi nuke ikasi.
Aitzakiak bilatzeko orduan originala dela onartu behar dut.
Aizkolariak egur gainean jarri, eta lanean hasi ziren.
Akademia honetan zuri ikasten lagunduko dizun boluntarioren bat topa dezakezu.
Akats hau zuzendu ahal izango zenuke?
Aktore batzuek bat batean negarrez hasteko dohaina daukate.
Ala alferrik botatako dirua izango litzateke horretan inbertitzea?
Alabari nahi dion izena jartzeko eskubidea du ama batek.
Alain izeneko itzultzaile hark asko zekien.
Albert Einsteinek horrelako asko esan omen zituen.
Albiste-kazetari orokorrak, ordea, arrisku batzuk hartzen dituzte.
Aldatu letra larriak eta xeheak.
Alde batetik, eskola pribatu eta ikastetxe itunpeko batzuk ditugu.
Alde batetik, matematikarako gaitasuna ebaluatu nahi zen.
Alde batetik Sobietar Batasuna eta Europa ekialdeko herriak zeuden.
Alde horretatik, hasieratik sartu nintzela esan dezaket hurrengo bazkalostean.
Ale bat Interneten eskaintzeko, eskegitzeko, eskubidea badugu?
Alemaniako Errepublika demokratikoak eraiki zuen.
Alfabetoaren ordenari jarraitzea zen gure asmoa.
Alferraren leloa izaten da geroa.
Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen.
Altuak dira gero bosgarren solairuko bizilagunak!
Altuera jauzian, hiru metroko salto egitera iritsiko dira laster.
Altzairua ez da berezko metal bat, burdina bezala.
Amamari deituko diozu gaur gauean.
Amarekin zein nirekin hortzak garbitu beharko dituzue.
Amerikako Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buruz buru aritu ziren.
Amerikako Estatu Batuentzat lanean ibili ziren.
Amerikako Estatu Batuetako garaiko presidenteak ez zekien zer egin.
Amerikar indio batzuek txanponen ordez lumak erabiltzen zituzten.
Amiantoarekin hainbeste urtez lan egiteagatik gaixotu da.
Anaiak birritan harrapatu nau masturbatzen.
Android euskaraz nola konfiguratu azalduko nuke.
Anekdotatxoa kontatuko dizuet hementxe, uzten badidazue.
Anek eta Leirek egin dutena bikain-bikaina izan da.
Anek leku bereziki eder eta interesgarrien bloga sortu du.
Ane putakume galanta eginda dago.
Aner galduko da eskutik oratzen ez baduzu.
Anestesiak ingurua lokartuko du eta ebakuntza hasiko dugu.
Angel Errok bere kritika sariak opari egin ditu.
Angurria horrek itxura paregabea du.
Animatu eta probatu auzoko taldean dantzan ikasten!
Animatu zaitezte larunbat arratsaldeko manifestaziora.
Animatu zaitezte zuen liburuak ekartzen.
Anjelek ez omen zuen buruz ondo gogoratzen protagonistaren izena.
Anjel Lertxundik bapo goraipatu du bere herrikidea.
Anonimo bezala aritzeak baditu bere alde onak eta txarrak.
Antton eta Nekane lagun minak ziren.
Antzekoak idazten zituen gaztetan baina adinarekin gaiztoago bihurtu zen.
Antzeko bat egiteko lana hartuko nuke.
Antzeko beste egoera txarrekin konparatzen ibili beharrean, hobe saiatzea.
Antzeko zerbait gertatu da oraingoan Erresuma Batuan.
Antzerkia izan bada nahiko ondo egin du.
Antzerki hutsa zen ez zekiela esatea?
Antzezlaneko bukaera erraz aurreikus zitekeen.
Aparkalekua aurkitu ezinik ibili gara ordu luzez.
Aplikazioa itxita dago eta ezin dugu aldaketarik egin.
Aplikazioak, zehazki, hogeita hamasei hizkuntza-baliabide eskaintzen ditu.
Aplikazio benetan erabilerraza da oso.
Aplikazio berri horri buruzko idazlan bat egitea nahi nuke hemen.
Applek ez du urte askotan bere euskararekiko jarrera zuzendu.
Arazoak baldin badituzu hortik goitik ikusteko, probatu hemendik.
Arazo logistikoengatik batzuetan ezin dira gauzak nahi bezain ondo egin.
Arbelean bururatu zitzaizkigun ideien mapa bat egin dugu.
Ardoa, zuria zein beltza, taninoak ditu bere baitan.
Argaldu nintzenetik gerrikoa berriz erabiltzen hasi naiz.
Argazkiak igo eta gero, argazki bakoitzari etiketak ipini behar.
Argazkiaren erdian dagoen irakaslea Cristian da, arte irakaslea.
Argazki asko igoz gero, denbora xahutzeko bide segurua.
Argazki hori ikusita sentsazio hori usaindu dut.
Argazki kamerekin egun osoa selfieak egiten ibiltzeari ere turismo deritzote.
Argia aldizkaria pe de efe formatuan irakurtzen dut gehienbat.
Argia eta Berria bezalako hedabide gutxi dauzkagu.
Argi dago ez duzuela kartela irakurri.
Argi dago gauzak hobeto egin daitezkeela.
Argi dago gizon horiek trebakuntza militarra dutela.
Argi dago ikasleak sei ereduetan bereiztea txarra izan dela.
Argitaratzeraino eraman dituzue idazlan batzuk.
Argudioak sortzeko alfertxoa naizenez, inportatzen ditut.
Argudioari buelta eman ahal zaio.
Argudio gehienak ekonomia alorrekoak izan dira.
Argudio testua idazteko lehenengo eskema bat egin dugu, gidoi bat.
Argudio testuak eta iritzi testuak lantzea egokituko zaigu.
Arimen gaua ospatu ordez etxean geratu ginen telebista ikusten.
Aritza ordenagailua konpontzen hasia da dagoeneko.
Arkatz hau non ibili den jakin nahi nuke.
Arkua eta geziak hartuko ditut eta zerbait ehizatzera joango naiz.
Arraioa, zuk bai ideia onak dituzula!
Arrantzalearen kanabera ezkutatu genuen haitzen artean.
Arraunlariak nekatuta egon arren aurrera jarraitu zuten.
Arraunlari bati arrauna hautsi, eta salto egin zuen uretara.
Arrautzaren azalarekin gauza harrigarriak egin daitezke.
Arrazoi duzu maitea, isilduko naiz.
Arrazoi gehiago dago dirua irabazteko ikertzeko baino.
Arrazoi praktikoengatik gutxiagotua zegoen hizkuntza baztertzen zen.
Arrazoi praktikoengatik guztiok genekien hizkuntza zen nagusi.
Arrazoi praktikoengatik nik ez daukat WhatsAppik.
Artaziak erabiltzea uste baino sailagoa da Ernestorentzat.
Artikulua topatuz gero, txertatu zure testua behar den lekuan.
Artikulua Wikipedian topatuz gero, txertatu zure testua behar den lekuan.
Artikulu hau luzeegia da zuretzat.
Artikulu honetan, artikulu guztietan, doinu jostalari erabiltzea da asmoa.
Artikulu hura hizkuntzari buruzko lezioak emateko idatzi zuen.
Asisko goraipatzeko lehenengo bere lana ezagutu beharko zenuke.
Asko maite zaitut baina ezin dituzu horrelakoak egin.
Asko pertsona gehiago hil ziren denborak aurrera egin ahala.
Askotan ez dira onartzen hizkuntza gutxiagotuak aurrera eramateko hainbat ahalegin.
Askotan ezin dut Internet konexioa lortu.
Asmoa besterik ez da egunero kirola egitearen kontu hori.
Asmoa izango balu baimena eskatu egin beharko lidake niri.
Asmoa zuri bakarrik aitortuko dizut txoko hau topatu duzula saritzeko.
Aspaldian idatzi nituen testuak editatuko ditut.
Aspaldi honetan, Euskaraldiaren aitzakiarekin, Karmelo Ayestaren liburua irakurtzen ari naiz.
Aspaldiko txirrindulariak benetako heroiak ziren.
Aste Nagusia eta denda gehienak itxita.
Atera zaigun gaia horko goiko hori izan da.
Atezainak tupust egin eta berak sartu zuen gola.
Atezaina lokartuta dagoela dirudi, ezta?
Athleticek eta Errealak huts eta huts egin dute.
Athleticeko jokalari izateko, ez da euskararik jakin behar.
Atlas bat euskaraz egiteko ahaleginari buruz artikulu hau gustatu zaigu.
Atleta horrek ez du inoiz jendaurrean bere burua aurkeztu.
Atletismo-pistak kendu dituzte Anoetako zelaitik.
Atsotitzei nik nahiago dut esaera zahar deitzea.
Atzamarra azkenean tekla baten gainean zapla eroriko da.
Atzamarra erori orduko, lauzpabost segundo igaro dira?
Atzamarrak apurtu ditu sofa oinera erori denean.
Atzeko gurpilari marrazkia ikusi ere ez zaio egiten.
Atzekoz aurrera eman du zerrenda.
Atzo informatika denda batean sartu nintzen, Bilbon.
Atzoko futbol partidan min hartu zuen jokalari batek.
Atzoko Norteko Ferrokarrila irratsaioan, kukuari buruz hitz egin zuten.
Aukera anitz eskaintzen ditu herriko plazak.
Aukera hori aktibatu besterik ez da egin behar.
Aukeran, euskara ikastea baino, hobe duzu errusiera ikastea.
Aukeran, hobe ingelesa, alemana edo frantsesa ikastea.
Aukeratu kromo bat eta oparitu egingo dizut.
Aurkezleari eta soinu-teknikariari ez die nahi beste danbor-arradak jartzen utzi.
Aurreko batean diapositiba aurkezpenekin matraka ederra eman zigun.
Aurreko batean Etxalarren egon ginen.
Aurreko batean Librezale wikian zuzenean esaldi batzuk kopiatu nituen.
Aurreko edizioari ohar pare bat gehitu zizkion.
Aurreko emakumeari, sarrailagile batengana jotzeko aholkatu zioten.
Aurreko ikasturtean Anboto mendia ikusten genuen.
Aurreko ikasturtean egin ziren neurketa horiek.
Aurreko urtarrilaren hogeita bederatzian izan zen.
Aurrelariak jokaldi bikainak egin ditu.
Aurretik entrenatu duzula frogatu beharko diozu irakasle honi.
Aurretik entrenatu duzula frogatu beharko diozu irakasle honi.
Aurten argitaratu dira, historian lehen aldiz, diagnosi-ebaluazio emaitzak.
Aurten, berriro ere, bigarren mailako ikasleen gaitasuna neurtuko da.
Aurten, berriro ere, bigarren mailako ikasleen gaitasuna neurtuko da.
Aurten, berriro ere, diagnosi-ebaluazio probak egingo dira.
Aurten de be hatxeko ikasle batzuk etorriko dira bizitan.
Aurten egin dituzuen idazlanetatik azkena izan da onena.
Aurten ezin izan naiz Getxo Linguae jardunaldietara joan.
Aurtengoan, poeta batek eramango zuela esatearekin, bai, asmatu egin nuen.
Aurtengo Gabonetako abestia Erresuma Batuan ez da gabon-kanta bat izango.
Aurtengo uzta makala izan da baina ez inoizko txarrena.
Aurten guk ere parte hartuko dugu Behobia Donostia lasterketan.
Aurten, nire anaiaren enpresak langile bikain batzuk galdu ditu.
Aurten webgunera dozenaka artikulu kargatu dituzue, zorionak Ainhoa!
Aurten zuzendu ditudan Wikipediako artikuluen artean, Afrikarena bikaina!
Ausazko esaldiak irakurtzea nahiko dibertigarria dirudi.
Austriako tipo batek frogatu zuen.
Auto batek txirrindulari bat jo, eta ihes egin zuen.
Autodiziplina handia behar da bilatzen ari garena tinko bilatzeko.
Autolaguntza edo garapen pertsonal estiloko liburua da.
Autonomoa izateko norberarekiko konfiantza maila bat ezinbestekoa da.
Auzo horretako familiek albistea gogo onez hartu zuten.
Azkarrago etorriko zara bizikleta hartuta.
Azkar tekleatzen ikastea merezi ote?
Azkenaldian Unai gaiztotu egin dela esango nuke.
Azken argumentua indarkeria dela susmatzen genuen.
Azken batean, familiak eta inguruak dira eragin handiena dutenak.
Azken bertsioetan, ortografia-akatsak detektatzen ditu.
Azken bolada honetan xenofobiaren aldeko aldarrikapenak entzuten dira.
Azken bost hilabeteetan, hamar mila artikulu berri plazaratu dira.
Azkenean dirua itzuli zenidan, ezta?
Azkenean Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen.
Azkenean irakurri gabe zeukala adierazi du
Azken galdera hauxe izango da.
Azken nahasketarekin, bota gainetik azukrea eta pellak bukatuta.
Azken trena joaten utzi eta elkarri musuka hasi ziren.
Azken unean liburu on bat gogoratu du.
Azken urte erdian batzuk gogoz ibili dira editatzen.
Azken urte hauetako harri-jasotzailerik hoberenak nafarrak izan dira.
Azken urte hauetan, bizkaitarrak gogor ari dira arraunean.
Azken urte hauetan, estropadek garrantzia hartu dute.
Azkonarrek erreka zeharkatzeko bide berri bat topatu dute.
Azokara jaitsiko gara eta arraina erosiko dugu.
Azpeitian egin zen bigarren batzar hartara joan ginen.
Azterketa bera egin zen Euskadiko Autonomia Elkarteko ikastetxe guztietan.
Azterketa horrela diseinatu zen iaz.
Azterketak amaitu ditut eta orain erromes noa Santiagora.
Azterketetan kopiatu izan banu ez nukeen ezer ikasiko.
Aztertu webgunea eta utzi mezua blog honetan.
Bada, estralurtarrak izango bagina, agian ikuspegi hori izango genuke.
Badaezpada, ez nioke, Ana Maria andreari inolako erreferentziarik egingo.
Badago gure herrian lan txukunagoak egiten dituzten langileak.
Badago leku-izen guztiak euskara txukunean topatzerik Interneten?
Badago online horrelako atlas zehatzik?
Badakit jakin Newtonen jaraunslerik ez dagoela.
Badakit nire hurko gehienei ere kontua bost axola zaiela.
Badakizu zer den pinpilinpauxa edo inguma?
Badaude infinitu diren pare bat gauza: giza ergelkeria eta unibertsoa.
Badirudi ahal izango dugula hogeita bost euroko bonua erosi.
Badirudi Albert Einsteinek etorkizuna ikusten zuela.
Badirudi gaurko garaietan hezkuntza berezituaren aldekoak gutxiengoa direla.
Badirudi neska bati debekatu zitzaiola burua estalita egotea ikasgela batean.
Bai mezuak bai erantzunak publikoak izango dira.
Baina egia esan, beste lan bikain batzuk ere egin dituzue.
Baina esteketan zehar galtzeko arriskua ere, hortxe dago.
Baina galduta dabilenak ere asko ikas dezake.
Baina iruzkinak egon ziren, erruz.
Baina mesedez, ez zaitez gehiegi luzatu.
Baina non bizi gara, txo!
Baina, sortutakoa, esate baterako, sendagaia denean?
Baina zorionez bonba horiek ez ziren elkarrengana jaurti.
Bakarka irakurtzea edo bakarka idaztea, aspergarria edo zentzugabea iruditzen zaizue.
Bakarrik zenbatu ditut argitaraturiko karaktereak.
Bakterioz beteta duzu sabela baina lasai zuretzat onuragarriak baitira.
Baldarra zara baina ez zara bilatzen ari garen erruduna.
Baliagarria iruditu zaizkidalako kontatu dizut.
Balio erantsi moduko bat izaten dutela blog monografikoek.
Banatu dira Maitasun Gutunen lehiaketako sariak.
Banketxeek aurpegi gogorra dute baina ez dira bakarrak.
Bapo erabili zuen bere talentua.
Barakaldoko herriko plazan erloju handi bat dago.
Baratzeko tomateek ura behar dute.
Barkatu, berriz pasa zait egun seinalatu hori.
Barkatu, ene ikasleok, doinu didaktikoa hartzen badut.
Barkatu lehenago erantzun ez izana.
Barnetegi horretan haurrek sufrikarioak pairatzen omen dituzte.
Barometroa egiteko ontzia, lastoa eta xafla erabiliko ditugu.
Barrabilak laztantzen zizkion sardina garbitzen zion bitartean.
Barraskiloaren elikadura prozesua oso interesgarria da.
Bart ardo gehiegi edan genuela uste dut.
Bartolo iturri ondoan Maritxuren zain egoten zen.
Bartzelonara bagoaz lo egiteko leku bat bilatu beharko dugu.
Baserri-turismo etxe batean hartu genuen ostatu.
Bat batean zorabiatu eta lurrera zerraldo jausi zen.
Bat bi bost hiru zazpi zortzi sei zenbakia eman didate.
Batek daki hori egia den ala ez.
Baten bat ahaztu bazait, barkatu, mesedez.
Baten bati horrelako idazkunen bilduma egitea bururatu zaio.
Baten bati horrelako idazkunen bilduma egitea bururatu zaio.
Bateria gabe geratuko naiz momentu batetik bestera.
Batez ere alboko irakasle batek kalifikazio eskasak jarri baditu.
Batxilergoko ikasle guztiei ordenagailu bana ematea posible da?
Batzordeko burua akabatu egin zuten eta asanblada bat sortu.
Batzuek bere esaldiekin aurkezpen moñoñoak egiteko.
Batzuek eskola-bunkerrak deitzen diete eraikin horiei.
Batzuek moztu eta itsatsi estiloarekin doktore tesiak idazten dituzte.
Batzuek paperezko liburuak hemendik urte gutxitara desagertuko direla uste dute.
Batzuen ustez horrek bihurtu gaitu munduko onenak.
Batzuetan begi bistakoa izaten da.
Batzuetan irakurri baino lehenago ere gustuko dugu.
Batzuetan liburuaren azala diseinatzen dutenek ez dute liburua irakurri.
Batzuetan logoa eta guzti pozik ibili gara.
Batzuetan metatu egiten zaizkit mezuak sarrera-ontzian.
Batzuetan oso gai arraroak aukeratzen dituzue.
Batzuetan, sistema honi esker, sortzaile batzuk erruz aberastu egin dira.
Batzuk ibiltzen dira helikopteroarena egiten atzamarrarekin teklatuaren gainean.
Batzuk sendagai horiek ezin eskuratu geratuko dira.
Batzuk testu baten bertsio dira, beste batzuk testu baten argazki.
Bazekien lan egiten ari zela etorkizunerako.
Bazekien oso indar handiko lehergailuak zirela.
Bazekiten zibil asko, milaka, hilko zituztela.
Bazenekien Pekin eta Sucre bezalako hirien izenen esanahia?
Bazterkeria sustatzeko balio izan du, batzuetan, hiru eredu eskaintzea.
Bazterturik dagoen hizkuntza ez da lanerako behar.
Bederatzi ehun eta hirurogeita hamasei bider okertu zen.
Begien bistakoa da ideiarik ere ez nuela.
Begira, pikorrak atera zaizkit aurpegian.
Begiratu azken irudia eta ea alboko testua ulertzen duzun.
Begiratu goian eskuinetara eta leiho bat ikusiko duzu.
Begiratu nahi baduzu berriro azken bertsioa .
Begiratu zein ordu den erlojuan.
Behar adina trebatutako irakasleria badago.
Beharrezkoa da ala ez da beharrezkoa?
Beheko tiraderan trapu zaharrak gordetzen zituen.
Beherakoa daukat eta ez dut gimnasiarik egin nahi.
Beherapenak hasten diren bakoitzean etiketa guztiak aldatu behar dira.
Behiak kortan sartu ditut gaua pasatzeko.
Behin bota nuen erronka hori.
Behin erantzuten hasita, Euskal Herria idatzi nuen.
Behin eta berriro aditu behar lerdokeria horiek.
Behin eta berriro saiatu, baina alferrik.
Behin feministen kontrako hamaika itsuskeria argitaratu zituen.
Behin hasita, etiketak ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz jarri ditut.
Bejondeizuela ardiak biltzen lagundu duzuen guztioi!
Beka sistemak elitismoa saihesteko nahikoa da.
Belaontzia lakuan gora eta behera ibili zen goiz osoan.
Belarrian itzultzaile automatikoa jarri eta klingoneraz hizketan hasi zen.
Benetan balio duen argumentua indarra da.
Benetan hainbesterako izango ote da?
Benetan harrigarria da arotzak egin duen lana.
Beraiek ondo ezagutzen duten galdera baten erantzuna eskatu ohi dute.
Beraien cookie guztiak irensteko prest nagoela sinatu behar izan dut.
Beraien komunikatzeko gaitasuna neurtzeko diseinatutako probak ziren.
Beraien pribatutasun politika zalantzazkoa da.
Beraien txostenen arabera probak antzekoak ziren.
Berak zioen legez, ez bazaizu ‘garagardo’ hitza bururatzen, ordeztu.
Beraz, hemendik eskatuko diegu hezkuntzako arduradun guztiei ordenagailu bana.
Beraz mozkinak handiagoak izateko, gehiago ikertuko dute.
Bere arnasa entzuten nuen bitartean lokartu nintzen.
Bere etxe ondoko errepide ondoan zuhaitz bat landatu zuen.
Bere gotorlekua amonaren etxean zegoen.
Bere iritzia adierazten omen du.
Bereizi behar dugu horiek bezalako zerbitzuen artean.
Bere lagunen bat ez haserretzeko hori eta gehiago egin behar!
Bere lehen nobelarekin asmatu duela ematen du.
Bere lehen sarietako bat azken mementoan bururatu zaiola esan du.
Beren lehen urtea izan da gurekin.
Bere oharren artean batek berebiziko garrantzia zuen.
Bere ustez, orduan bai, orduan zehaztu beharko zen.
Berlineko biztanleei beste aldera igarotzea galarazten zuen.
Berlineko harresiak kilometro asko zituen baina metro gutxi gorde dira.
Berrehun ale baino gutxiagoko edizioak posibleak izango dira.
Berriro hazkunde egonkorrean sartuko gara.
Berriro saiatu, berriro kale, horrela ezin da.
Berriz borrokan hasten bazarete kalera botako zaituztet.
Bertan ohikoak ez diren kirolak praktikatu nahi ditugu.
Bertoko beste edozein familiatan bezala bizi nahi dute.
Bertoko poliziak, guardia zibilak, ostatutik igarotzen dira paperak eskatzen.
Bertsio berria egingo balu dirua irabazteko aukera osoa izango luke.
Besarkatzen nauzun bakoitzean gogortu egiten zait.
Bestalde, liburuetan ordaintzen diren egile eskubideak garestiak dira oso.
Besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinema, erakusketak eta lehiaketak.
Besteak beste nire gelako ikasle batzuekin elkartu zen.
Beste aldean Amerikako Estatu Batuen inguruan mendebaldeko hainbat estatu zeuden.
Beste aldean dagoena lekuz aldatzen ez badute erraz aurkituko dugu.
Beste bati saguzar zopa egiteko saltokiarena harrigarria iruditu zitzaion.
Beste bat nahi izanez gero, administratzailea edo arduraduna limurtu behar.
Beste batzuek egindako lana kopiatu dugu, besterik gabe.
Beste batzuek, ordea, etorkizunean gehiago egongo direla uste dute.
Beste batzuetan euskarari zenbait puntu eman zaizkio.
Beste bertsio batean, Manuk txistu bat zeukan.
Beste edozein edariren izena idatzi, eta aurrera.
Besteen eskubideak bermatzeko sortu zen Arartekoa erakundea.
Beste erabiltzaileek erraz jakin ahal dute.
Beste galdera batzuk egiteko gogoarekin geratu ginen.
Beste helburu sakonagoei ez begiratzea ez da ideia ona.
Beste herrialdeetako esperientzien bermea du.
Beste hogei mila bat artikulu argitaratzea lortu dugu.
Beste ikastetxe bateko nota kaxkarraren parekoa izan zitekeela argi zegoen.
Bestela bota besterik gabe zure iritzia hortxe behean.
Beste lagun bati asko gustatu zitzaion zubi estu arriskutsuaren argazkia.
Bestela, Internet Explorer erabiltzen hasi beharko nuke.
Bestela, zuk zeuk sortu beharko duzu artikulu berria.
Beste ministerio batzuekin erkatuz gero, defentsarena handia da.
Beste nabigatzaile bat hobea dela frogatutzat jotzen dute.
Beste paragrafoak ikasleak eman zizkidan bezala utzi nituen.
Besterik gabe, jakin dezazun esaten dizut.
Beste zerbait ikasi nahi izango bazenu, eskatu.
Betaurrekoak ahaztu dituzu, zoaz bila oraintxe bertan!
Beti behar ez den lekuan sudurra sartuta!
Betidanik egin izan dituzte horrelako grafikoak.
Betiere tartean euskara egongo da.
Beti eztabaidan ibiltzen ginen eta azkenean banandu egin ginen.
Beti joan ohi zara bidaia guztietan bizikletaz?
Bezero hura informatikaria zen nonbait.
Bi aldeetatik frijitu behar dira kroketak.
Bi blokeek bizitako tentsio garaiari deritzo Gerra hotza.
Bi bloke zegoen ekialdekoa eta mendebaldekoa.
Bide batez ogia eta egunkaria erosi mesedez.
Bide bat topatu nuenean Windowsek Explorer babesteko zeukan sistema saihesteko.
Bideoa isil-isilik entzungo dugu orain.
Bideoan ikusten diren kontuei buruz zerbait inprobisatu beharko du.
Bideoaren estekaren berri lagun batek eman zidan.
Bideo hori ikustea gustatu zait.
Bideokamera eskuetan hartu eta ni grabatzen hasi zen.
Bielorrusia, Ukraina, Lituania, Letonia, Estonia, Errumania, Polonia ekialdeko blokean zeuden.
Bigarrena, hiru egun geroago jaurti zuten, Nagasaki hirian.
Bigarren batzar hura ospatu, eta egun gutxitara ezagutu zintudan.
Bigarren bostehuneko multzoa lortzeko lan pixka bat egin beharko duzu.
Bigarren Mundu Gerra ez zuten iparramerikarrek, ia-ia laguntzarik gabe, irabazi.
Bigarren Mundu gerran milioika pertsona hil zituzten.
Bihar arratsaldean taldeko bilera egingo dugu.
Bihar bizkotxo bat prestatuko dizut ondo portatzen baldin bazara.
Bihar Durangora autobusez joateko Termibusetik erraz daukagu.
Bihar ere ez da ikastetxera joango.
Bihar nire txartela bilatuko dut.
Bihartik aurrera txinera, mandarinera, ikasten hasiko naiz.
Bihotzak Euskal Herrira joateko esaten zidan.
Bihotz-kazetaritza edo erraien kazetaritzari buruz ez dugu hitz egingo.
Bilaketak egiterakoan, badago alde handia.
Bilaketak euskaratik egiten badituzu ez zara txarto ibiliko.
Bilatuz gero gehiago topatzea ez da zaila izango.
Bilatzailean bilatzen ari zaren hitza jarri.
Bilbo jaietan geundela bilbainadak entzuteko aukera izan genuen.
Bilboko alkate izateko ez da futbolaz jakin behar.
Bilbon bi katedral dauzkate eta Zapikaleetakoa ezezagunena da.
Bi mila eta bederatzi bi mila eta hamar ikasturtea.
Bi mila eta hamabian hil ziren.
Bi mila eta hamaikan ezkondu zinen.
Bi mila eta hamarrean jaio nintzen.
Bi mila eta hemezortzigarren urtean argitaraturiko liburuak asko dira.
Bi mila eta hogeigarren urtea baino lehenago lortuko dugu.
Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen.
Bi multzotan banatu gaituzte: bakoitiak eta bikoitiak.
Binakako txapelketaren finalerako pilotak gaur aukeratuko dituzte.
Biografiak dibertigarriak ere idatz daitezke.
Biografiak ere idatz daitezke nahi izanez gero.
Biografiak irakurtzeko ez ditugu testuliburu garestiak erosiko.
Biologia ikasi nahi izan genuen Asier Sarasuarekin.
Bi poeten artean, apustu askoz seguruagoa zirudien Xabier Lete.
Bi proba mota desberdin diseinatu dira.
Birusa izango banu dagoeneko eztulka egongo nintzateke.
Bi sarrera har ditzakezu leihatilan.
Bi sarrera opari egin dizkidate Berrialaguna izateagatik.
Bisigua ona dagoela esan didate.
Bisitarien iruzkinak lortzeko mezuen bukaeran galderaren bat eskegiko dut.
Bisitari eta parte hartzaile anonimoak sartzeko atea ez dut itxiko.
Bistan da oso urruti geratu naizela.
Bitartean, zergatik kezkatu, errazenera joko dugu eta aurrera!
Bizitza guztia aurretik daukazu maitea.
Bizi zein lan-baldintza txarrak ezin zituzten jasan.
Bizkaiko gune marjinal hartan hasitako protesta laster zabaldu zen Bilbora.
Bizpahiru hizkuntzatan ikasi eta batean ere irakurri ez.
Blogaren izena asmatzeko lehiaketa Ramonek irabazi zuen.
Blogaren kultura maila zeharo jaisten da telebista aipatuz gero.
Blogaren lehen kudeatzailea Jose izan zen.
Blog bat doan sortzeko munduko aukerarik erabilienak hauek dira.
Blog batean bisita kopurua igotzeko trikimailu batzuk badaude.
Blog batean egin den galderarik burutsuena egingo dizuet.
Blog bat sortu nahi eta ez dakizu nondik hasi?
Blog hau erabat publikoa izango da.
Blog hau lehenbizi erabili zuen ikaslea Sara izan zen.
Blog hau taldean, auzolanean, elikatzeko sortu zen.
Blog honetako eskuinaldean mapa batzuk eskegi ditugu.
Blog honetan daukadan bisita kopurua murritza da.
Blog honetan egile rola hartu zuen lehena Ana izan zen.
Blog honetara duela gutxi horrelako idazlan bat igo nuen.
Blog honetarako baino tabernan eztabaidatzeko gaia dirudi.
Blog horrek beti merezi du.
Blog horretan erantzuna jarri duenak ez du iturririk aipatu.
Bloke hori desagertu arte nolabaiteko oreka egon zen.
Blokeoren bat izango dut neuronetan.
Bobinak eremu elektromagnetiko bat sortzen zuen.
Bolonia prozesuari buruzko artikulu batzuk batu ditu.
Bonba erori eta bertan geratu ziren betiko, kiskalita.
Bonba horiekin ez zeukaten inolako esperientziarik.
Bonben ondoren, Japoniako enperadoreak amore eman zuen.
Bonbilla berri bat behar dugu lanpararako.
Bordelera joango gara autoz asteburuan.
Bosgarrena izan da, baina ez besteak baino gutxiago.
Bostak ausaz kokatu dituela argitu du hasi baino lehen.
Bost aukera behintzat erakusten dira Interneteko gune horretan.
Bost bokal ikastea hogei bokal bereiztea baino errazagoa da.
Bost egun geratzen dira nire urtebetetzerako.
Bost katakume izan zituen, denak beltzak.
Bost mila bat esalditik gorako esaldi sorta bat idatziko dugu.
Bost mila esaldi corpus honetan eta milioika esaldi interneten.
Bost mila esaldi idaztea ez dirudi lan zailegia.
Botere maila altua izateko, gizona behar duzu izan.
Bozka gehien jaso duen alderdiak ez ditu hauteskundeak irabazi oraingoan.
Bukaeran entzuleriaren txanda izan zen.
Bukatzeko, errieta egiten zion emakumezko politikari ezagun gazte bati.
Bukatzeko, kontuari buruz ideia batzuk bururatu zaizkigu.
Bulegora itzuli zen aterki baten bila.
Burbuilak banan-banan gora doaz eta gainazalera heltzean apurtu egiten dira.
Burutik nahiko jota nagoen teoria elikatzeko etorri natzaizue.
Common Voice proiektuan ibilitakoei kostatu zitzaien honelakoak topatzea.
Common Voice proiekturako bost mila esaldi behar dugu jabetza publikoan
Cookie horiek guztiak nahi eta nahi ez irenstera behartzen gaituzte.
Dagoenean bon-bon, eta ez dagoenean egon.
Dagoeneko eskuragarri dago aldizkariko azken zenbakia.
Dagoeneko eskuragarri dago nire biografia.
Dagoeneko hamaika aldiz erabili dudan trikimailua da.
Dagoeneko instalatuta dagoen software kaskar horrekin konformatzen bazara, tira.
Dagoeneko sortuta topatu duzun artikuluaren barruan daukazu.
Dantza klasea bukatu berri da.
Datorren azaroaren hogeita bostean ospatuko dugu.
Datorren azaroaren hogeita zazpian izango da.
Datorren igandean Tolosako zezen plazan aizkora apustua jokatuko da.
Datorren ikasturtean, oso eskura izango dugu eredu on bat.
Datorren urtean, txanpona botatzeari utzi beharko diogu.
Datuak hortxe daude edonork ikusteko eskuragarri.
Datuak makillatu egiten dira gutxienez, askotan mozorrotu.
Datuen emaitzak nik argi dauzkat.
Datu gehiegi sartu dituzu eta sistemak orain ez du erantzuten.
Dauden proposamenen artean, esaldiak guk sortzea.
Debekatu beharko lirateke erlijio ikurrak ikasgeletan?
Deitu ezazu Kai ea bera bakarrik etortzeko gai den.
Demagun nik idatzitako artikulu hau nik neuk sortua dela.
Dena den, erantzun bat eman aurretik kontsultatuko dugu.
Dena den, liburuetako testu lauak baino hobeak direla hipertestuak.
Denak lerroan jarrita zeuden baina bat beste kolore batekoa zen.
Denbora asko behar izan dut Mastodon gizarte sarean izena ematen.
Denbora eta prezio berean elebidun aterako bagina, hobe.
Denbora libre gehiago izanez gero, esango nioke.
Denbora luzerako kontratua egingo zidatela esan zidaten.
Denborarekin hobetuko dituzte modu automatikoan itzultzen duten sistemak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak ondo prestatuta zeuden.
Desastre hutsa izan da gizarte berria eraikitzeko egitasmo hori.
Deskargatu liburua zentimorik ordaindu gabe.
Deskargatu puntu lila, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da.
Diagnosi-ebaluazio probak hobeto egiteko entrenatu gaitezke.
Digitalizatuta balego erosiko nuke komiki hori.
Dinosauroaren arrautsa babes gabe geratu zen.
Diogenes sindromea dutenek era guztietako zaborrak biltzen dituzte.
Diruaren zati bat musikarientzat izango zirela esan zion.
Diru kopuru baten truke emango nioke baimena.
Diru laguntzaren bat emango didazue.
Diru publikoarekin inoiz egin den neurketarik osoenetakoa da
Diru-sarrera txikia egitea baldin bazen baldintza, nik bete nuen.
Diru-zorroan eramango dut baina gogoratu behar.
Diskoagatik berrogeita hamabost bat euro eskatu zizkioten.
Disko gogorra matxuratu egin dela dio zerbitzu teknikoak.
Dislexia zer den dislexia dutenek ere ez dute jakiten.
Dislexia zer den jende gutxik daki.
Doikuntza batzuk egin beharko dituzu.
Doinu eta lastertasun normal batekin irakurri behar da.
Doktore tesi bat idaztea ez da zaila moztu-itsatsi teknika jakinda.
Dokumentuak pantailan erabiliz gero, fotokopietan aurrezten da.
Dokumentu horretan errazago aldatuko duzu zure sexua zure nazionalitatea baino.
Dokumentu osoa gaztelania hutsean zegoen, dena esan behar.
Donostia Klasikoa lasterketak fama handia hartu du.
Donostiako erdi-maratoia datorren astean jokatuko da.
Donostian festibalak antolatzen dira urtero.
Dopina da txirrindularitzaren arerio nagusia.
Duela gutxi irakurri dudana egiazkoa baldin bada beteko da.
Duela gutxi lau hizkuntzatan zegoen mezua heldu zitzaidan posta elektronikora.
Duela hamaika urte hori esan zidan.
Durangon diskoak eta liburuak salgai egongo dira.
Dutxatu ondoren gosaria presaka jan zuen.
Ea asteburuan bostehun edo mila esaldiko corpusa kopiatzen dudan wikian.
Ea bada, bukatu dira aitzakiak.
Ea bere hitzekin ikasgelan azaltzen digun.
Ea beste proba mota bat proposatzen duten.
Ea Euskaraldia amaitu baino lehen argitaratzen dugun.
Ea guk ere noiz konpontzen dugun errotik.
Ea hobetzen dugun guztion artean.
Ea ikasturte honetan, guztion artean, iazkoa hobetzen dugun!
Ea izena ematen dugun lehenengo bi klub horietan.
Ea lortzen dugun, aurten, behingoz!
Ea norbaitek hemengo zerbait kopiatzeko asmoa duen.
Ea norbait iruzkina idaztera animatzen den.
Ea Paul Dirac fisikariaren aipu batzuk gehitzen ditudan Wikiesanak proiektura.
Ea poz txikitxoren bat behintzat ekartzen dizun!
Ea telefonoa egunero toki berean uzten duzun!
Ea zure-zurea ere bihurtzen duzun proiektu hau!
Ebaluatzeko lanabes ona izango zirela esan ziguten.
Edalontzia erdi beteta ala erdi hutsik dago?
Edalontzi bat ur, zuritoa eta kroketa bana, mesedez.
Edan baduzu ezin zaitezke errepidera atera.
Edonork ikus dezake horren atzetik edo azpitik zer dagoen.
Edonork ulertzen du ondo idatzita dagoena.
Edozein aldaketa izan behar da urria baino lehen.
Edozein tokitan kopiatzeko aukera zabalik utzi dugu.
Edozein zerrendatan aipatzeko moduko liburua.
Edozeri buruz idatz dezakegula esan digu.
Edurne harroputza iruditzen zaidala onartzen dut.
Edurneren proposamen horiek kontuan hartzekoak dira.
Efe hiru bederatzi bi autobusak istripua izan du.
Egia da idazle ona izateko klasikoak irakurri egin behar direla?
Egia esan, ez du hona ekarri bere idazlana ez delako.
Egia esan historia kontuak nahiko deprimigarriak iruditu zaizkit ia beti.
Egileak dena doan partekatu duenean aitorpena merezi du.
Egileen deiturak alfabetoari begira ordenatu ditut.
Egile hori bizirik dago, nik dakidala.
Egin duzun guztia ez galtzeko, gogoratu joan aurretik gordetzea.
Egin ezazue zuen laburpena eta gero bota lasai zuen iritzia.
Egin iezadazu kasu eta zoaz errepideko ezkerreko aldetik.
Egin itzazue proba horiek azkar baino azkarrago.
Egin itzazu lasai proba horiek
Egin itzazu proba horiek gaseosarekin ez cavarekin.
Egin jaramon edo zigortu egin beharko zaituztegu.
Egin klik botoi horretan irakurtzen segitzeko.
Egin klik eta beste mapa koloretsuago bat ikusiko duzu.
Egin klik hementxe testua handiago ikusteko.
Egin lasai zuzen-zuzenean ekarpenak nahi baduzu.
Egiten ari diren lan erraldoia miresgarria da.
Egoera gaitzenetan ere ikasleak hezi daitezke.
Egoera honetaz guztiz nazkatuta nago.
Egongela hau diseinatu duenak arazo psikologiko bat du?
Egongelako mahaitxoa familiako kide guztien argazkiekin beteta zeukan.
Egon lasai eta utzi nire kontu.
Egunero bere zarata pairatzen duen honek, eskubidea izan beharko luke.
Egunero bospasei ordu ikastetxean sartuta nahikoa ez eta etxeko lanak.
Egunero esnatzen garelako gaude bizirik.
Egunero hamar-hogei minutu praktikatu beharko duzu.
Egunero hogei minutu irakurriko bagenu gure ulermena-eta hobetuko genuke.
Egungo ereduek baino hein handiagoan bermatuko du.
Egun gutxitan teklatua modu itsuan buruz jakingo duzu.
Egun hauetan Wikimedia Commonsera argazkiak igotzen ibili naiz.
Egunotan Islandia uharteko sumendiaren izena bolo-bolo ibili da.
Eguraldia aurreikustea dirudiena baino zailagoa da.
Ehun eta hamaika ikasleetatik hogeita zazpik lortu zuten.
Ehun eta hogei mila pertsonatik gora hil ziren.
Ehun metroko lasterketa ikaragarri polita izan zen.
Ekardan metala mozteko zerra mesedez.
Ekintza honen asmoa ikasleen arteko harremanak hobetzea da.
Ekonomia kontuaz nik baino gehiago dakien lagun batek esan dit.
Ekonomialariek balizko egoera imajinatzen dute ondorioak asmatzeko.
Elantxobeko portua txikia baina polita da.
Elebakar izanda ere, goi mailako soldatak dauzkate.
Elizak hamarrena eskatzen zuen, kudeaketa elkarteak berriz laurdena.
Elkarri kopiatzea itsuskeria omen da.
Elkarri lagunduz, elkar motibatuz, lan bikainak burutu dituzte.
Elkarrizketa hastea errazena dela iruditzen zait.
Elkartean izena eman nuen eguna ez dut gogoratzen.
Emaitzak erakusteko erabili dira taulatxoak.
Emakumea botere guneetatik baztertu beharrik ez dagoela defendatu zuen.
Emakumeak ere hasi dira esku-pilotan.
Emakumeak ikusezin bihurtzen omen dituztelako.
Emakume ausartez beteta dago gure historia.
Emakume batek fisikako Nobel saria irabaztea miraria da.
Emakumeen artean ere, Euskal txirrindulari onak badaude.
Emakumeen aurkako indarkeriaren eguna egunero da.
Emakumeen estropadak indarra hartzen ari dira.
Emakumeen eta gizonen estropada-sariak parekatzea eskatzen dute emakumeek.
Emakumeen kalterako zirela zioten abadeek.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eskatzen da.
Eman eta zabal ezazu, Iparragirreren esaldia, hautatu zuten goiburu.
Eman izena blogean eta hasi edukiak atontzen.
Emiliok honako artikulutxoa idatzi du.
Enarak aipatu du ordenagailuek liburuek baino iraungipen data luzeagoa daukatela.
Enegarrenez heldu zara berandu eta zuzendaritzara joan behar duzu.
Enekoren txokoan afalduko dutela esan du.
Ene posta helbidea bi aldiz eskatu didate.
Enpresa batek belar guztiak akabatzeko edabe bat sortu zuen.
Enpresa pilo batean gertatu da fenomeno hori.
Entxufea aurkitzen baduzu esadazu mesedez.
Entzule ibili naiz hamaika kontzertutan.
Entzumenaren ulermena eta irakurritakoaren ulermena, neurtuko dituzte.
Epe luzean guztiok hilik egongo gara.
Erabakia hartu baduzu ez geratu hor begira eta aurrera.
Erabaki ondoren, abian jartzen gara.
Erabili diren neurgailuak ez dira egokienak izan.
Erabili gure betiko telefonoa edo emailez idatz iezaguzue.
Erabilitakoa erretilu lau batean irauliko duzu.
Erabiltzaileak aplikazio horren bilaketaren emaitza ikusiko du zuzenean.
Erabiltzaileak bilaketa egin aurretik, aditzaren erroa zein den topatuko du.
Erabiltzaileek, doan, esku-eskura izan ditzaten igo ditut.
Erabiltzaileen erantzuna asko gustatu zait.
Erabiltzen ari zareten u erre ele helbidea ez da segurua.
Erabiltzen ditudan ordenagailu guztietan gehigarriak, banan-banan, neuk deskargatu behar.
Erakunde publikoak lehen urratsak egiten hasiak dira.
Erakutsi behar duzu asmo onak dituzula.
Erandioko ikasleak gara eta gogotsu etorri gara.
Erandioko ikaslerik onenak gara, bai horixe!
Eranskina gorde ondoren barruan zer dagoen begiratuko dut.
Erantzunak ez dituzue aurten inondik inora inon topatuko.
Erantzunetan aurkituko dituzu gure izenak.
Erantzunetan eskegita dagoen bideo horrek dena erakusten du
Erdara oro hobeto ikasten da bertara joanda.
Erdipurdikoa, normala ala ona da zure oroimena?
Erdipurdikoa, normala ala ona zara xakean?
Erdu gurera bikain pasatuko dugu eta.
Eredu baztertzaileak baztertu beharko genituzke.
Ereduen kontu hori berraztertu beharko genuke.
Eredu erdaldunenak helburu akademikorik apalenak dituztenen biltokia izan da.
Eredu horrek ere ez du helburu hori lortzen.
Eredu horrek ez du balio ikasleek euskara ikas dezaten.
Erikak bere blog bikainean argitara eman zuen.
Erizainak ohera lotu behar izan zuen larrialdietan zegoen emakume hura.
Erleek eztia egiteko lorez lore ibiltzen dira polena batzen.
Erlijioa ikasi nahi duten bi ikasle ditugu.
Erlijio tolerantzia ala laizismoa dira ikastetxeetako xede?
Erlojuaren orratzek eguneko zein ordu den adierazten du.
Erositako alearekin batera, zein eskubide erosi duzu?
Erosleak diskoa bere motorrean eroateko dokumentu bat sinatu behar zuen.
Erosleak dokumentu bat sinatu behar zuen.
Erosleak marmarka, azkar bete zuen dokumentua.
Erosleak presaka zebilela esan zion saltzaileari erosleak.
Erosleak sinatu, ordaindu eta alde egin zuen.
Erosteak merezi duela iruditu zaigu.
Erraldoien sorbalden gainean doazen ipotxak gara.
Errazagoa da master bat gainditzea unibertsitate batzuetan beste batzuetan baino.
Erreakzio kimikoaren eraginez, oxigeno molekulak askatzen dira.
Errealitate areagotua eguneroko bizitzan erabiliko dugula diote.
Erreferentzia bakarra gure ikasleek beraiek ematen ziguten.
Erregistro hori izaten da guretzat euskaratzeko zailena.
Erregistrora eroan eta egile eskubideak eska litzake lasai asko.
Erregistrora eraman eta egile eskubide guztiak bere.
Errepideko kontrola ikustean abiadura moteltzea erabaki nuen.
Errepublikanoak beste irakaskuntza baten aldekoak ziren.
Errespetu osoz, nobela grafikoari komiki estatusa eman dio Angelek.
Errezeta honetarako azukrea, ura, kanela eta limoia behar da.
Erriberatik txango bat egin dugu eta turista mordoa zegoen.
Erritmo horretan esaldi bat idazteko bost minutu beharko ditu.
Erronka berri bat proposatuko dizuet.
Erroan akatsak eta erroreak topatu genituen.
Erroreak ematen zituenez, disko gogorra Garbigunera eraman nuen.
Errusiar mendiek beti zorabiatzen naute.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Esaiozu berarekin atera nahi duzula eta berak erabakiko du.
Esaldiak bete behar dituzten baldintzak wiki honetan aurkitu ahal dituzu.
Esaldiak editatu egin behar dira behar diren baldintzak bete ditzaten.
Esaldiak laburrago uzteko ahaleginak egingo ditut.
Esaldiak sortzea esaldiak itzultzea baino errazagoa da.
Esaldiak zenbakia jarri gabe idatzi behar zirela azaldu zidan Beñatek.
Esaldi bat omen da testu motarik laburrena.
Esaldi guzti hauek jabetza publikoan daude.
Esaldi hauek aplikazio baten bidez zenbatu beharko ditugu.
Esaldi hauek editatu beharko ditugu luzeegiak ez izateko.
Esaldi hauek hainbat boluntariok irakurriko dituzte.
Esaldi hauek tresna batekin bakartu beharko ditugu.
Esaldi txukunak eta lizentziarik libreenarekin behar ditugu.
Esan iezadazue ahalik eta azkarren, kontua konpontzeko!
Esan iezaguzue zuen adinak eta eman kontakturako telefono zenbaki bat.
Esan nortzuk zareten oraintxe bertan.
Esan nor zaren eta kito.
Esan zuen izenak jardueran egin ahal izateko.
Esan zuen izenak ozen eta argi.
Esate baterako, antzezlan bat prestatzen has gintezke.
Esate baterako, behin, Ken Zazpi talde ikustera joan ginen.
Esate baterako, dirua eskatuko nieke.
Esate baterako, Getxoko bi hondartza ondo ikusten ziren Bizkaia zubitik.
Esaterako Nafarroako Gobernutik kanpaina bat egingo dute.
Eserita zegoen beste bati antzekoa gertatu zitzaion.
Eska iezaiozu ikaskide bati eta irakasleari berriro zuzentzeko.
Eskaileretan gora eta behera ibili gara arratsalde osoan.
Eskainitako denbora eta aldarte positiboa eskertzen dizuet.
Eskarmentua duen norbait ondoan izateak asko laguntzen du.
Eskatu lagunei aste honetan ekarpenak egiteko.
Eskatu lagunei ekarpenak egiteko nahi baldin badute.
Eskerrik asko denoi bihotzez etortzeagatik!
Eskerrik asko denoi zuen laguntzagatik!
Eskiula eta Aramitse, Euskal Herriko ekialdeko muturtzat jotzen dituzte.
Eskolak beharrezkoak diren baliabideak izan beharko lituzke.
Eskola pribatuan eta itunpekoetan diru gehiago ordaindu behar da.
Eskola pribatu batzuetan gizartean aukerarik onenak zituztenak elkartzen ziren.
Eskola publikoa gizarte pitzadura hori konpontzen saiatuko da.
Eskola publikoan elkartzen dira auzo bakoitzeko onenak.
Eskola publiko batzuk batzuek ghetto hitzarekin kalifikatzen dituzte.
Eskolara bidean Ane eta Peru ikusi ditut.
Eskolatik kanpoko aukera ezin hobeak eskaintzen dizkiete.
Eskoletan irakasle ondo trebatuak daude.
Esku hutsez jokatzea gogorra da.
Eskuin aldetik egindako jokaldiaren bitartez etorri zen bigarren gola.
Eskularruak izango ez banitu dagoeneko eskuak izoztuta izango nituzke.
Esku-pilotako binakako txapelketaren finala bihar jokatuko da.
Eskuratu artikulu osoa pe de efe formatuan.
Eskutik hartuta portutik buelta bat eman genuen.
Esna zaitez, berandu zoaz eta.
Esnebideak izen hori zergatik duen asmatzea ez da zaila.
Espainiako Errege Akademiako agure zaildu bati irakurri nizkion.
Espainiar Konstituzioak denok behartzen gaitu gaztelania jakitera.
Espainola da benetan inposatuta dagoena, Amerikan eta penintsulako hainbat tokitan.
Esperanto hizkuntza berariaz sortutakoa da.
Esperanto hizkuntza da horien artean arrakastatsuena.
Esperimentua egin dut grabagailu digital batekin.
Espero dut, nahi nuke, besteok haien atzetik joatea!
Estetikoki ederra da gero koadro inpresionista hori.
Estolda sistemari esker gara gaur egun garena.
Eta bide batez, feministak iraintzeko idatzi zuen artikulu hura.
Eta gainera horrelako gezurrak entzun behar!
Eta patentatzen dena izaki bizidun zati bat denean zer?
Eta zeuk, probatu duzu OpenTrad?
Etekin, mozkin eta abar gehienak ere, esportatzen omen dituzte.
Etorkinen gizarteratzea errazten duela erakutsi du.
Etorkizunean guztiok hilik egongo gara.
Etorkizunean guztiok txineraz ikasi beharko.
Etorkizun hurbilean errobotikak aparraldi handia izango du.
Etorri berriak bideratu egin dira eredu erdaldunetara.
Etorri berriek, proportzioan, gehiago jotzen dute eskola publikora.
Etor zaitezte igande honetan kiroldegira.
Etsita geratu ziren japoniarrak sarraski horiek ikusita.
Etxebizitza ministerioan gastatzen den halako hemezortzi.
Etxekoak inozoak dira kanpokoekin konparatuz.
Etxeko leihoak margotu dituzte baina ez da ezer sumatzen.
Etxeko ordenagailuan nik idatzitako testuak bilatuko ditut.
Euren herenaitonaren esaldi bat euskaratzeagatik ez didate dirurik eskatuko.
Europak munduan nagusitasuna galdu zuen.
Europako ekialdean Errusiako gasa beharrezko dute negua igarotzeko.
Europako Erreferentzia Esparru Bateratua ahaztuta geratu da.
Europako gehienak sobietarren aurka zeuden.
Europako hizkuntza gehienak ahaidetuak daude.
Europako mapa politikoa asko aldatu da mendeetan zehar.
Euskadiko estatutuak euskara erabiltzea eskubidea dela esaten du.
Euskadin hobeto ahoskatzen omen da gaztelaniaz Andaluzian baino.
Euskal blogosferan oso ezaguna da Luistxo.
Euskaldunek soilik deszifratu zitzaketen mezuak igortzen zituzten.
Euskaldunok, guztiok elebidun, badugu elebakar izango bagina legez jokatzeko eskubidea?
Euskaldunok irratia entzuten dugu baina irakurri gutxi.
Euskaldunok munduan sukaldaritza kontuetan gara onak.
Euskal Herria ikusezina da munduan?
Euskal Herrian sermolari asko eta batzuek blogetan idatzi behar.
Euskal Herrira etorri berriak gara.
Euskal literaturaren historiarekin interesa dugunontzat liburu erakargarria.
Euskal txirringa zaleek Pirinioetako bazterrak bete zituzten.
Euskaltzaindiakoei mapa falta zaie, ezta?
Euskara beti izango da gutxiagoturiko hizkuntza bere esparruan bertan ere.
Euskara ikasi eta erabiltzearen aldeko argudioak bilatzen gabiltza beti.
Euskara ikasteko Interneten euskaraz ibiltzea nahi dugu.
Euskara inposatzen ari omen dira, non eta Euskal Herrian.
Euskara irakasleak betiere euskaraz egiten digu.
Euskara irakasleak hartu zuen bere gain blog hau elikatzea.
Euskara jakiteak lagundu ahal digu administrazioan lan egiten.
Euskara kaxkarrean egindako idazkunekin ez gara haserretuko.
Euskara kaxkarrean egindako diskurtsoekin ez gara ase geratuko.
Euskarak ez du gauza handiegirik balio.
Euskarak ez omen du ezertarako balio.
Euskara kultura da, besteak beste.
Euskara modu eraginkorrean ikastea ahalbidetzen duen eredu bakarra da.
Euskara nire oposizioa lortzeko oztopoa da.
Euskara online ikasteko aukerak ere badaude.
Euskara oztopo bezala ikusten dutenek ez dute ikasiko.
Euskararen eta gaztelaniaren ikaskuntza bermatuta omen dago.
Euskararen ikaskuntza bizkortzeko funtsezko baliabide dira eskaintza horiek.
Euskara trinkoen lantzen duen eredu bakarraren aldeko nauzue.
Euskara zertarako galdetu didate behin baino gehiagotan.
Euskaraz idatziz komunikatzeko gaitasuna neurtu zuten.
Euskaraz idazteko daukagun zuzentzaile ortografiko automatikorik ezagunena Xuxen da.
Euskaraz idazten dugu irakasleak bakea eman diezagun.
Euskarazko itzulpen automatikoak egiteko aplikazio berriak behar ditugu.
Euskaraz komunikatzeko gaitasuna neurtzeko diseinatu dira.
Euskarazko Wikipediak noizko lortuko zuen miloi bat edizio kalkulatu genuen.
Euskarazko Wikipedian gero eta artikulu hobeak argitaratzen dira.
Euskaraz lortzen ari garen komunikatzeko gaitasuna ez da nahikoa.
Eutsi tinko sokari ni gosaltzera noan bitartean.
Everest mendia baino bi aldiz altuagoa izan zen onddo nuklearra.
Ezagunak behintzat bazirela argi zegoen.
Ezagutu dituzun leku guztietatik zein da zure gustukoena?
Ez ahaztu badirena hiztegi eleaniztunak eta baita sinonimoen hiztegiak ere.
Ez arduratu horregatik eta ondo lo egin seme.
Ez badakizu, begira ezazu Euskaltzaindiaren webgunean.
Ez baduzu beti leku berean gordetzen, maiz galduko duzu.
Ez dago arrazoirik horretan sinesteko.
Ez dago debekatua ordenagailuetan software librea instalatzea.
Ez da gure irakasgaiari erabat loturiko kontuetarako bakarrik.
Ez da harresitik ia-ia ezer gorde.
Ez dakit kapela non utzi dudan.
Ez daukazu niri horrela hitz egiteko eskubiderik.
Ez ditu Idoiak egin, Ebak baizik.
Ez ditut hemen zuen idazlan bikain guztiak aipatuko.
Ez ditut ondo gogoratzen erabiltzen zituen argudioak.
Ez dudala jabetza intelektualaren legeaz aprobetxatu nahi diozue.
Ez dugu dirua atzera eskatzeko asmorik.
Ez dugu ulertzen zergatik ikasi behar dugun euskara.
Ez dut astirik izan bideoa osorik ikusteko.
Ez dut batere ondo asmatzen ahozko azterketetan behar bezala erantzuten.
Ez dut gogoan inoiz plater hau jan izana.
Ez dut gogorik horrelako kontuekin hasteko.
Ez dut hona ere kopiatuko.
Ez dut horrenbeste denbora librerik.
Ez dut inoiz kopiatuko, plagiatuko dut.
Ez dut nahikoa astirik izan eskatutakoa irakurtzeko.
Ez dut ulertzen datu horietatik nola heldu zaren ondorio horietara.
Ez dut ulertzen zergatik diozun hori.
Ez dut uste hain urrun iristeko gai izango naizen.
Ez ditugu zezenketak batere gustuko.
Ez esan gezurrik bestela damutuko zarete.
Ez gara txikikeria horregatik kexatuko.
Ez genekien hemen beste hizkuntza batzuk zirenik.
Ez genuke konparazioetan denbora galdu behar.
Ez ibili epelkerietan eta esadazu egia!
Ezinbestean hori jarri behar izan dut, Antartika ez baitzuten onartzen.
Ezin diozu ezezagun bati horrela hitz egin.
Ezin dira atzerriko hizkuntzak bertokoak ikasi eta gerorako.
Ezin dut euskara erabili, zuk ez badidazu laguntzen.
Ezin dut ordezkaritzan ezer eskatu eta halaxe esan didate.
Ezin izan dut helburua lortu.
Ezin konektatu, klabea ondo egon arren.
Ezin nien laguntzaile ezezagunei banan-banan idatzi.
Ez irakurri testu hauek literatura ona izango balitz bezala.
Ezkerraldeko herri industrialetara greba egiteko gogoa piztu zen.
Ezkonge izateak baditu zenbait abantaila.
Ezkontza da dibortzioaren kausa nagusia.
Ez naiz argibide luzeegietan sartzen, badaezpada.
Ez naiz ez katoliko ez protestante; izatekotan katilukoa.
Ez naiz harritzen bertoko ikasle batzuek egiten dituzten lanenekin.
Ez nintzateke arduratuko bere esaldia apokrifoa den ala ez.
Ez nuen nire kiniela asmatu.
Ez nuen uste kometa bat egitea hain dibertigarria izan zitekeenik.
Ez nuke Aintzanek egindako irudia erabiliko.
Ez ordenagailuak bakarrik, jakinduria ere beharko dugu.
Ezpainak eta mihia erre zaizkit irakiten dagoen kafe hori edatean.
Eztanda egin zuen eta etxea sutan hasi zen.
Ez ukitu nire ipurdia berotu egiten nauzu eta.
Ez zait batere txukuna iruditu.
Ez zait erabat garbi geratu hitz kopuru muga zein den.
Ez zaizkit izen laburragoak bururatu.
Ez zara informatikako arduradunaren lagun mina zertan izan.
Ez zen, ziur aski, hori izango planteamendua.
Ez zituen nire sentimenduak inoiz kontuan hartzen.
Facebooketik ezabatu nintzenetik askeago sentitzen naiz.
Fadura kiroldegiko pilotalekuetan eta igerilekuetan gaude.
Fadurako pilotalekuetan eta igerilekuetan egongo gara.
Faktura egingo dizut enpresaren izenean.
Familia guztietan nahi dute hurrengo belaunaldikoentzat onena.
Familia jakin batzuetako umeak gotorlekuetan ezkutaturik bizi omen dira.
Familiekiko gure komunikazio hobetu nahi dugu.
Familien artean joera nagusia da.
Felixen kalkuluen arabera, Euskal Herriko erdigunean Olibesario saroian dago.
Felix Etxebarriaren argudioak neure egiten ditut.
Felix Etxeberriaren argudioekin bat egin nahi nuke hemendik.
Feministak barregarri uzteko asmoz esan zituen gordinkeria haiek.
Fernando gizon sendoa zen baina baita sentibera ere.
Fidantza ordaindu ezean ez dizute kamioia bueltatuko.
Filma hau aspaldian ikusi dudan aspergarriena da.
Filmaren azpitituluen euskal bertsioa egin duzue.
Film hau aspergarria da, ez zait gustatu.
Filosofoak adierazten duen legez, lotuta bizi dena ez da librea.
Final laurdenetara heldu bagara talde-lanari esker da.
Finlandiako guztiok independentzia ospatzen dugu, nahi eta nahi ez.
Finlandiarekin konparatuko bagenu guk irabazle gastronomia kontuetan.
Firefoxen gehigarri bikainak erabili nahi baditut, nire kontu.
Firefox instalatzea galarazita zegoenean ere instalatzen genuen.
Fisikak ez ohi du zergatik galdetzen, nola galdetu ohi du.
Fisikariek ez dute mirarietan sinesten, mirariak ulertu nahi dituzte.
Fitxategia Asierrek gorde zuela uste dut.
Fitxategi hau sortzeko kalkulu-orri bat erabili dut.
Formatu irekiko irudiek sekulako garrantzia dute.
Foro.eus horretan izena eman berri dut.
Foroko mezuetatik gainetik igaro naiz behin edo behin.
Francok heriotza-zigor asko sinatu zituen, eskuz.
Francok nahita luzatu omen zuen Espainiako gerra zibila.
Franco ia nahi gabe aberastu zen, opariei esker.
Futbol jokalariek diru asko irabazten dute.
Futbolzaleek iskanbilak eta arazoak sortu zituzten Bilbon.
Futbol zelai batera edo edozein kiroletako zelai batera joan zaitezke.
Gabonetako abestiaren aitzakiaz matraka ederra eman ohi dute.
Gabonetan kulturan dirua xahutzeko aukera ezin hobea izango dugu.
Gabonetan kultura produktuen salmenta sustatuko da.
Gaia xinplea denean edo modu xinplean erabil daitekeenean, hobe.
Gai honi buruz zerbait gehitzeko idatzi blog honetan bertan.
Gai hori jorratzea agian ondo legoke.
Gai jakin bakar bati buruzko blogak gustatzen zaizkigu.
Gailu horiek ez dira aspertzen, gu bai.
Gainera, bilaketa ahalmena ere badu aplikazioak.
Gainera, edukiak errazago berrizta daitezke.
Gainera, proposamen gramatikalak egiten ikasi du Xuxenek.
Gaitasunak neurtzeko probak ez ditut epaituko.
Gaixo nago, doktore bat behar dut.
Gaixorik egon da umea, sukarra eta guzti.
Gaixotasun-agiria aurkeztuz gero, dena konponduta.
Galdera egin didatenean ea zein taldetakoa naizen futbolaz galdetu didate.
Galdera hori milaka aldiz egin didate ikasleek.
Galderak kuartelean berriro egingo ez ote zizkidaten pentsatu nuen.
Galdetu zizkioten izen-deiturak eta nortasun agiriko zenbakia.
Galdetu zuten ea non egin beharko zuten hurrengo kontzertua.
Galiziera hizkuntza bat da ala portugesaren dialektoa?
Garatzaileek ere ez dakite nola ikasten duten makina horiek.
Garbigailua martxan dagoen bitartean ezin da irratia entzun.
Gastatutako hirurehun euro horiek epe laburrean amortizatzen dira.
Gasteizko Florida zinemetara doan joateko aukera.
Gastuak murriztu eta salmentak igo behar ditugu.
Gatazkaren ondorioz lasterketa nuklearra sortu zen.
Gaua heltzean argiak piztuko dituzte.
Gaur Angel Errori asteazkeneroko ahozko artikulua entzun diot Euskadi Irratian.
Gaur Arantxa Iturbek gidaturiko irratsaioa entzun dut.
Gaur, asteazkena, Maitane ezin izan da jantokira joan.
Gaur baten batek berogailua itzali duen usmoa daukat.
Gaur Berangon azkar batean aipatu dizudana oraintxe errepikatuko dizut.
Gaur egun edozein lerdo aberastu daitekeela dirudi.
Gaur egun ez dira korrikalarien arteko apustuak egiten.
Gaur egun ia egunero daude futbol partidak.
Gaur goizean telefono deika ibili natzaizu.
Gaur, hirugarren taldean, argudio testuari buruz hitz egin dugu.
Gaur, irratian, entzun dut Madrilen berriro piztu dela polemika handia.
Gaurko jaiotza tasa biharko heriotza tasa izango da.
Gaurko jarduera guztiak doan dira.
Gaur prestatuko duzu bizkotxoa arrautzak eta jogurtarekin.
Gaur psikologiako doktore tesi bat idatzi egingo dut.
Gaur, sukaldean endredatzen nenbilen bitartean, irratia piztuta dut.
Gaussen ezkila forma duen grafikoa irteten zaigu datu asko dauzkagunean.
Gauss eta Euler matematikarien lanak irakurtzeko bizitza osoa behar da.
Gauss ezagututa, espero genuen ezkila estutu egin digute.
Gauss kanpaia ere espero genuen diagnosi-ebaluazio proben emaitzekin.
Gauza bera gertatzen da musikarekin.
Gauza bera neurtzeko bi proba desberdin egin zituzten.
Gaztainak batzean ia eskuak izoztu zitzaizkidan.
Gaztainak labean sartzen dituzte batzuek.
Gazteagoa banintz hau guztia aldatuko nuke.
Gaztelania irakasgaian gero eta emaitza hobeak ateratzen dira.
Gaztelaniarako hiru liburu irakurtzea eskatzen zen.
Gaztelaniaren dialektoa omen da Kolonbiako hizkera.
Gaztelaniaren tradizio literarioa zein den ondo gogorarazten zuen.
Gaztelaniaz edo portugesez dakizuenok ez duzue arazorik izango.
Gaztelaniaz eta euskaraz komunikatzeko gaitasuna neurtzeko probak diseinatu dira.
Gaztelaniaz hain ondo jakinda, zergatik egiten diguzu euskaraz?
Gaztelaniazko ekoizpenarekin konparatuta apalagoak dira gure zifrak.
Gaztelaniazko itzulpena hurrengo urtean argitaratu zen.
Gaztelaniaz lortzen ari garena baino askoz kaxkarragoa da.
Gaztelaniaz maila batean eta euskaraz beste bi mailatan neurtuko dira.
Gaztelaniaz proba bakarra zegoen egiteko.
Gazteok sareko komunitateetan parte hartzen duzue.
Gehiago ligatuko dut katalanez txineraz baino.
Gehien bat ahozko ariketak balioetsiko dira.
Gehienetan erraz instalatu ahal izan dudan softwarea da.
Gehienetan galtzaileak sinpatikoagoak iruditzen zaizkit.
Gehienetan jokoz kanpo harrapatzen naute.
Gehienetan publikoa izaten da erabiltzen dugun goitizena.
Gehienok Euskara eta Literatura irakasgaian ebaluatzetik salbuetsiak gaude.
Gehigarri batzuk txertatu eta aurrera!
Gehitu azukrea, irina eta kikara bat esne hotz.
Gehitu zenbakiak eta karaktere bereziak.
Gelditu zaitez oraintxe bertan edo zigortu egin beharko zaitut.
Geratuko gara hamarrak aldera, hamaiketarako lasai-lasai iristeko?
Gero atlas batean begiratu beharko dugu.
Gero azukrea eta kanela hautsa botatzen da gainetik.
Gero beste begi batzuekin ikusiko du.
Gero edabearekin hiltzen ez zen landare mota bat sortu zuten.
Geroago, ordenagailuei esker, papera aurreztuko genukeela esan dugu.
Gero eta aplikazio hobeak daude.
Gero eta emakume gehiago ari dira arraunean.
Gero eta jende gutxiagok ikusten ditu behe mailako futbol partidak.
Gero ziur goraipatzeko gogoa izango duzula.
Gerra ahalik eta azkarren bukatzea nahi zuten.
Gerra hau mila bederatziehun eta berrogeita bosgarren urtean amaitu zen.
Gerra honetan milioika pertsona hil ziren, gehienak juduak izan ziren.
Gerra hotza bigarren mundu gerra ondoren jokatu zen.
Gerra irabazi nahi zuten eta ia edozertarako prest zeuden.
Gertakari hori ezin du zientziak azaldu.
Gertatu denaren berri ematean datza kazetaritza.
Getxora ezin zara edonola hurbildu.
Geuk ere irakurtzeko asmoa badugu.
Geure erabiltzaile izena publikoa izan ohi da.
Geure identitate digitala zaindu behar dugu.
Gezurra ala egia izan, mina dagoeneko egina zegoen.
Gezurra esan nuen Getarian eta konturatu orduko bazegoen atarian.
Gezurrak esaten jarraitzen baduzu elkarrizketa hau amaitu dugu.
Gida hori eskuratu nahi izanez gero, betiko tokietan topatuko duzu.
Gidoigilea da ez marrazkigilea, oraingoz.
Gimnastika praktikatzen nuen gazteago nintzenean.
Giza adimena ez da zenbait gauza irudikatzeko gai.
Giza ergelkeria da horietako bat.
Gizaki bakar batek sortu zituzten hizkuntza horiek.
Giza legezkoa da elebakar jokatzea elebidun izanda?
Gizarteak aprobetxatu beharko lituzke gaur egungo aukera guztiak.
Gizarte sareetara ez genituzke besteen argazkiak igo beharko.
Gizonezko futbol talde profesionalei buruz ari dira beti, jakina.
Globalizazioa deitzen omen zaio fenomenoari.
Gogoratu; maiatzeko testu tipo berezia ikasturteko kronika zen.
Gogortutako orea mozterakoan egin itzazu tamaina bereko pilotatxoak.
Goian aipatzen den webgunean topatuko duzu.
Goiko hitz horiek etorri zaizkit burura egun hauetan.
Goizaldean iturgina etorriko da komuneko arazoa konpontzera.
Goizeko irratsaioan egin dioten elkarrizketa entzuteko aukera izan dut.
Golik gabeko partidak ez dira oso interesgarriak izaten.
Gonak bordatu bat zuen ertzean zehar.
Goñitik Dorraorantz oinez abiatuta topa daiteke Olibesario mendia.
Google enpresa erraldoiak zure datuak batu eta prozesatu ditu.
Goraintziak lankide ohi guztiei nire partez.
Gotzon Barandiaranek entzun dituen erreferentziengatik gomendatu du artikulua.
Grafikoak nahiko kritikagarriak iruditu zaizkit.
Guk bakarrik ezagutzen ditugun lekuen izenak eta zenbakiak erabil ditzakegu.
Guk, besterik gabe, esaldiak euskara batuan idatzi behar ditugu.
Guk ere gure eskoletan horrelako diapositibekin ahozko aurkezpenak egin ditugu.
Guk, eskola publikoan, Windows zazpi hori erabiltzen dugu.
Guk ez dugu horren beharrik.
Guk lehenago beste gune batean ikusita genuen.
Guraizeak erabili ezean ez duzu plastiko hori irekiko.
Gurasoen aukeratzeko eskubideari lehentasuna osoa eman behar zaio.
Gurasoen WhatsApp taldean bi kontu inposatu nahi zizkiguten.
Gure akademikoa ez zetorren bat inondik inora ikuspegi sasi-moderno horiekin.
Gure alaba egunero negarrez sartzen da haurtzaindegira.
Gurean, esaterako, askotan argindar etenak izaten ditugu ordenagailu gelan.
Gure arautegia zorrotza da janzkera kontuetan.
Gure datuak eskuinetara eraman dituzte nabarmen.
Gure esaldiak Common Voice proiekturako baliagarriak izan daitezke.
Gure esaldiak ez dira Ereduzko Prosa Gaur datu-basean gehituko.
Gure eskola sisteman bizikidetza kontuek lehentasun osoa daukate.
Gure herrialdea Espainia dela sinatu behar izan dut.
Gure herrian gehien ikusten den telebista Goiena da.
Gure herrian gehien irakur eta entzun daitezkeen hizkuntzak dira.
Gure herrian jende guztiak daki gaztelaniaz edo frantsesez.
Gure herriko kontuekin batzuetan gertatzen zaizkigu.
Gure herriko ohitura zahar bati buruz galdetuko dizuet.
Gure hezkuntza sistemak aldaketa sakon batzuk egiteko premia badauka.
Gure hezkuntza sistema kanpotik ebaluatzea beharrezkoa zen.
Gure hizkuntza beti izango da erabat gutxiagoturik dagoen hizkuntza.
Gure hizkuntza, kanpotarrei edo bertoko elebakarrei, inposatzeko eskubidea badugu?
Gure hizkuntza zaila dela diote batzuek.
Gure identitatea babesteko pasahitz bat besterik ez daukagu.
Gure ikastetxean, agidanez, barneko arauen arabera debekatuta dago.
Gure ikastetxean ere debekatuta dago horrela janztea ikasgelan.
Gure ikastetxean gaztelaniazko Windows sistema zahar batekin aurrera egin behar.
Gure ikastetxean irakasten denarekin aspertuta baldin bazaude, ikasi zure kabuz.
Gure ikastetxeko Euskara eta literatura irakasleek bloga osatu zuten.
Gure ikastetxeko lau ikasleek bere aletxoa gehitu diote azpitituluak proiektuari.
Gure inguru hauetan, zein hizkuntzak lagunduko digu gehien ligatzen?
Gure institutuko Euskara eta literatura irakasgaiko B ereduko ikasleak gara.
Gure izenak artikuluen ondoan topatuko dituzu.
Gure klasikoetako bat berrirakurtzeko eskatu digute: Etxeberri medikua.
Gure kulturan ez omen da errespetuzkoa burua estalita egotea ikasgelan.
Gure proposamena eredu trinko baten aldekoa da.
Gure Richardek, esate baterako, aplikazio horri esker zerbait ikasiko du.
Gure sistema ekonomikoa kosta ala kosta aurrera egiteko diseinatu da.
Gure unibertsitatean zertan ari diren imajinatzen hasteko egokia izan daitezke.
Gure wikian idatz daiteke bakarka edo taldeka.
Guri egokitu zaigu iritzi artikuluak lantzea.
Guri, protagonista baten bloga gustatzen zaigu.
Gustatzen zaizkit Imanol Epelde Pagolak partekatzen dituen audioak eta bideoak.
Gustatzen zaizkit Interneten egiten diren kanpaina batzuen emaitzak.
Gustatzen zaizkizu Youtubeko bideoetan musikariak nola janzten diren?
Gutxiagoturik dagoen hizkuntza gutxiagoturik jarraitzeko erabili da.
Gutxiagoturiko hizkuntza dela esaten da azken urteotan.
Guztiari onartzen dut klikatu badiot ere, emaitza onik ez.
Guztiok telefonoetan argazki kamera digitalak darabiltzagu.
Guztiok argazki kamera digitala darabilgun garai hauetan guztiok gara argazkilari.
Guztiok gara konturen batean edo bestean beste batzuk baino adituago.
Guztiok susmatzen genuen tranpak egiten zenituela.
Guztion artean lortuko dugu hori eta gehiago.
Guztion diruarekin Windows zazpi hori erosiko digute.
Hacker bat sentitu nintzen hura lortu nuenean.
Haien arteko mezuak euskaraz bidaltzen ziren.
Hainbat baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du.
Hainbat erlijiotako ikurrak gure kulturan txarto ikusita daude.
Hainbat ikasle elebakar izatera behartzen duen sistemak badu zer hobetu.
Hainbat oinarrizko gaitasun edo konpetentzia neurtu nahi ziren.
Hainbat taldek informatika gelara jaitsi behar zuten.
Hainbat taldetako ikaslek bere iruzkinekin bloga osatu egiten zuten.
Hainbat txitxarro arrantzatu ditugu gaur gauean.
Hainbat urte eman ditugu zulo hau betetzea.
Hainbat zailtasun batzen ere ibili gara.
Hainbeste informazio aurrean izanda, galtzeko arriskua oso handia da.
Hain lotsatia bazara ez duzu inoiz ezer lortuko.
Haitz horiek karramarroz beteta daude.
Haizeak gauean garabia mugitu zuela uste dute.
Halabeharrez dena erantzun behar zen bi aldiz.
Hamaika baino gehiago igaro dira, egia esan.
Hamaika erregistro eta ez dut aspaldian ikusi honelako sistema kaxkarrik!
Hamaika gradu zero azpitik egiten du oraintxe bertan.
Hamarkadak beharko ditut ikasitako guztia prozesatzeko.
Hamarratzak zortzi garro ditu eta hiru bihotz.
Hamar segundotan hitz asko irakur daitezke.
Hamar segundotan hogei hitz ondo ahoska daitezke.
Handik eta hemendik itzuri egiten zaizkie zipriztinak.
Handik gutxira diru sarrera bat egin nuela esango nuke.
Hango ferian mahai zahar horietako bat erosiko dugu.
Hara non ikusi dudan munduko hainbat laguntzailek proposatutako kontu berbera.
Harreman handia daukazue sarean zaudetenean beste hizkuntza eta kultura batzuekin.
Harresia duela hiru hamarkada bota zuten.
Harrigarria da Dabidek bakarrik entretenitzeko duen gaitasuna.
Harrigarria da ikustea berariaz sortutako hizkuntza batzuen indarra.
Harrigarriena ondoren gertatu zena izan zen.
Harri-jasotzaileak, esku bakarrarekin berrehun kiloko harria jaso zuen.
Harrikoa egiteko xaboia beharko duzu.
Harri-zulatzaileen txapelketak jokatzen dira Bizkaian.
Hartu ditut nire argazki digital zaharrenak.
Hartu hau botikan eta tratamenduarekin jarraituko dugu.
Hasiberria bazara, komeni zaizu estilo gida irakurtzea.
Hasiera mailako galdera asko zegoen.
Hasi naiz zure proposamenak wikian jartzen.
Hasteko, filmari izenburua aldatuko nioke.
Hau bezalako testu bat idazteko bost ordu beharko zenituzke.
Haurdunaldiaren ondoren edoskitze arazoak etorri ziren.
Hautaketa prozesua ez dirudi egiteko eraldatzailea denik.
Hautatutako pertsonak bideoa ikusterakoan pentsatu, sentitu duena kontatu beharko du.
Hautatu zure erabiltzaile-izena kontu handiz.
Hautatu zure gustuko abesti baten hasierako esaldia.
Hautatzen dituzun baliabideen arabera, hizkuntza-aukera bat baino gehiago dituzu.
Haziak patenta daitezke ala ez?
Hazi egin naiz azkeneko udatik.
Helduen begiradapean haurrek errepideak gurutzatzen ikastea da seguruena.
Hemen berdin jokatuko bagenu, etorri berri gutxi poztuko lirateke.
Hemendik aurrera azkarrago idatziko dut.
Hemendik aurrera eskura ezazue Firefoxen azken bertsioa.
Hemendik aurrera galderak gero eta errazagoak izango dira.
Hemen idatziko dugu gure irakaskuntza eskaintza.
Hemen idazten duzuen guztia sinatzera animatu nahi zaituztet.
Hemezortzi mila metroko garaierara iritsi zen eztandaren hautsa.
Hernaniko Galarreta frontoian, astero jokatzen dira erremonte partidak.
Herri iritziaren arabera, Jerusalemeko Tenpluaren azken arrastoa izango litzateke.
Herri kirolak indarra hartzen ari dira.
Herri kirolen apustu gehienak Tolosako Kantabriko tabernan adosten dira.
Hezkuntzak prestatu zituen probak pisa eta antzekoak eredu.
Hezkuntza-legediak agintzen duenari lotzen zaio.
Hezkuntza-proiektu erakargarri eta motibagarriak lantzen ditugu.
Hezkuntzari buruz guztiok gara aditu, guztiok ibili gara ikasle.
Hezkuntza sisteman jartzen dira itxaropen guztiak.
Hilerria oso lasai dago eguneko edozein ordutan.
Hiru arrautzen gorringoak ondo irabiatu beharko dituzu.
Hirugarren ahalegintxoari ekingo diogu, Jainkoa lagun.
Hirugarren mailako ikasleek probak egin behar zituzten.
Hiru handiak mendi-lasterketa oso gogorra da.
Hiru hizkuntzak modu askean nahasten dituzte.
Hirurogeigarren hamarkadaren hasieran Berlinen eraiki zuten horma famatua.
Historia ez duk amaitu gureak egin arte.
Historian bota den lehen lehergailu atomikoa Hiroshimaren gainean bota zen.
Hi, telefonoa dutxan sartuz gero, izorratuko duk.
Hitz egiten zuten moduagatik aspaldiko lagunak zirela ematen zuen.
Hitz horiek ez ditu Errege Akademiak ontzat hartzen.
Hitz horiek ez dute inongo tradiziorik espainolez.
Hitzordua dugu urriaren hogeita bostean.
Hizkuntza bat baztertzeko eta ikasle batzuk baztertzeko balio izan digu.
Hizkuntza bat ikasteak beste hizkuntza guztietarako lagunduko dizu.
Hizkuntza gutxiagotuak inposatzen direla salatzen da munduko zenbait tokitan.
Hizkuntza gutxiagotu hau erabiltzeari utziko diot.
Hizkuntza horiek iraganean inposatu baziren, gaurko egoera normala omen da.
Hizkuntza hori, gaztelania, ene ama-hizkuntza da.
Hizkuntza hori inork erabiltzen ez badu ere guk ikasiko dugu.
Hizkuntzak eta beste kontu batzuk ere landuko ditugu.
Hizkuntzak ikasteak ligatzen lagun dezake?
Hizkuntzak ikasten badituzu, pertsona ikasiagoa izango zara.
Hizkuntza kontuetan desastre hutsa izan dela uste dute batzuek.
Hizlari bakoitzari hogei minutu eskaini zizkioten.
Hizlariek erabili zituzten diapositiba aurkezpenak hona ekarri ditut.
Hiztegiak eta bestelakoak beharko dituzue.
Hiztegi handia aurkitu ezinik genbiltzan.
Hiztegi moduko zerbait eskaini digute.
Hiztun kopuruei begira, berrehun eta berrogeita hamargarren postuaren inguruan gaude.
Hobe aire egokiturik gabe, ekologikoago eta egarria egiteko hobe.
Hobe da ausarta izatea egoerak ausardia eskatzen duenean.
Hobe da zuhurra izatea ondorio latzak pairatzea baino.
Hobe duzu isiltze ezer hoberik esateko ez baduzu.
Hobe duzu ondo gosaltzea eta gutxi afaltzea.
Hobe hori ezer ez egitea baino, askok egiten duten legez.
Hogeigarren mendeko berrogeigarren hamarkadan, Sobietar Batasuna konkistatu nahi izan zuten.
Hogei minutuero autobus bat badagoela esan didaten telefonoz Bizkaibusekoek.
Hogeita hamabi hortz eta hagin izan beharko zenituzke ahoan .
Hogeita hamasei hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du.
Hogeita zazpi solairu ditu eraikin honek.
Homosexualen eskubideak bermatzea lortu behar dugu.
Hona ekartzeko modukoa iruditu zait berria.
Honako bideoa ulertzeko, erreparatu azpiidazkiei.
Honako domina hau irabazi zuen finala irabazi zuenean.
Honako faktore hauetan oinarritzen da.
Hondarribiak irabazi du bi mila eta hemezortziko Gizonezkoen Kontxako bandera.
Hondartzan ez da inor egoten ordu txiki hauetan.
Honek ere aurten arrakasta handia izan du.
Honek ere bere lehen nobelarekin asmatu duela ematen du.
Honelako kontuei ez erreparatzeko eskatu zizuten.
Hori bezala beste hamaika kontu.
Horietako argazki batzuk, banan-banan, igo ditut Wikipediara.
Hori ez da haginak garbitzeko eskuila, amaren orrazia baizik.
Hori guztia eginda zagok motel!
Hori ikusita ez dirudi aldatzeko beharra dagoenik.
Hori uste dutenarentzat besterik ez doaz kontuak ondo.
Hori zirudien arren, nire txanponak Garderen alde egin zuen.
Horma hori da gorriz margotu nahi duzuna?
Hormak, guztira ehun eta berrogei bat kilometro neurtzen zuen.
Hormatik ez ezabatzeko eskatu zioten udalari.
Horra Azkue Fundazioak ekoiztutako bi bideo.
Horraino ez nintzen gehiegi harritu.
Horra Twitterren mezuak idatziz ehun euro irabazteko aukera!
Horrek adierazten du kamioilariek arrazoi sendoak dituztela greba egiteko.
Horrela begiratzen nauzunean zurekin txortan egiteko gogoak pizten zaizkit.
Horrela bukatu zen bigarren mundu gerra.
Horrela egongo gara datorren urtera arte.
Horrela idaztea, modu librean idaztea, gozagarria izaten da.
Horrela izan dela frogatu nahiko zenukete.
Horrela janztea emakumeari, emakume generoari, egiten omen dio kalte.
Horrela jarraitzen badugu ez gara urruti iritsiko.
Horrelako iragarpenak botatzen ibiltzeko informazio hobea behar da.
Horrelako jateko landarea negozio itzela zen.
Horrelako lana egin duenak ikasiko du.
Horrelako moñoñoren bat sustatzeko galdeketa egin dute Interneten.
Horrelako zerbitzu zaharkitua eskaintzen duen webgune batek fidagarria da?
Horrela segituz gero, klasiko bat bihurtuko nintzateke.
Horretarako, baliabideen zerrendaren amaieran agertzen da.
Horretarako premiazkoak dira honako neurri hauek.
Horretarako zoaz blogera eta egin klik goian eskuinean.
Hortxe argitaratu duzue gustuko musika talde bati buruzko artikulua.
Hortxe daude orain arte egin diren ebaluazio guztien emaitzak.
Hurbil zaitez mikrofonora eta hitz egin ozenago.
Hurrengo kontzertua garai hartan bonbardaketak jasaten ari zen.
Ibanek izugarrizko idazlana utzi zuen bere laneko koadernoan.
Iban Zalduaren eta Gasteizko Irakurle Klubaren hautatua da liburu hau.
Iban Zalduaren taldeak ere, Gasteizko Irakurle Klubean, irakurtzeko hautatu du.
Iberdrolako enpresako buru izateko akzio askoren jabe izan behar duzu.
Ibil hadi kontu handiarekin elefanteak urduri baitaude.
Idatzi beharrekoa azalpen testu bat zen, ez iritzi artikulua.
Idatzi blog honetan bertan, zer ikasi nahi duzun adieraziz.
Idatzi ditut hemen beste hogei bat esaldi bildumarako.
Idatzi duzunak azalpen testua izan behar du, ez iritzi artikulua.
Idatzi iruzkinak jartzen duen tokian.
Idatzi mesedez taxuzko iritzi artikulua.
Idatzitako artikulua erregistrora eramango nuke.
Idatziz komunikatzeko gaitasuna neurtzeko hiru maila ezarri dira.
Idazlanak datorren ostiralerako egin behar dira.
Idazlan hau ez da zurea Ivanena baizik.
Idazlan hori, bakarkakoa ez denez, kooperatiboa dela esan daiteke.
Idazlan kooperatiboak egiteko asmatu ziren wikiak.
Idazlearekin bere Zazpi kolore liburuari buruz hitz egin genuen.
Idazleari galdera asko egin genizkion bukaeran.
Identitate galderak saihesten saiatzen banaiz ere, batzuetan ezin ihes egin.
Igandean, hamaiketatik ordu bietara, parkean irakurtzeko elkartuko gara.
Igande honetan etor zaitezke gure baserrira.
Igaro dira egun batzuk hori esan zenuenetik.
Igelak ahoa ireki eta eulia mihiarekin harrapatu zuen.
Igeriketa entrenatzailea aho-zabalik uzteko egunero ordu-orduan iritsiko naiz entrenatzera.
Igerilekuko ura aldatu behar dugu lehenbailehen.
Ikasgeletan hamaika ordenagailu sartzea ez litzateke hain erraza izango.
Ikasiko dugu itzultzaile automatiko hori erabiltzen.
Ikasi nahi duzuna aipatu, eta horretan ikasteko laguntza eskatu.
Ikasketa kooperatiboari buruzko zenbait artikulu idatzi ditugu.
Ikasleak hiru eredutan bereizten dira.
Ikaslearen eskola-arrakasta bermatzea izaten da ohiko leloa.
Ikasle asko elebakar irteten dira askotan gure hezkuntza sistematik.
Ikasle asko ordu gehiago daude telebistaren aurrean ikasgelan baino.
Ikasle bakoitzak ordenagailu bana zuen eskura.
Ikasle batek baimena eman dit bere ikasturteko kronika hona kopiatzeko.
Ikasle batek mezua bidali dit eta nik blogean kopiatu dut.
Ikasle bati gehien gustatu zitzaion argazkia krokodiloena izan zen.
Ikasle batzuk gure hezkuntza sistematik analfabeto funtzional ateratzen dira.
Ikasleei, berriro ere, parte hartzeko eskatzen diegu.
Ikasleei eskatzen diedana, neu ere aurretik egiten saiatuko naiz.
Ikasleek euskara nahiz gaztelania mendera dezakete.
Ikasleek ez dute maiz ezta mailarik apalena ere lortzen.
Ikasleek ordu luzeetan denbora galdu besterik ez omen dute egin.
Ikasleen arteko diferentzia soziokulturalak gainditzen laguntzen du.
Ikasleen emaitzak hiru multzotan banatzen dira.
Ikasleen gaitasunen garapenean faktore asko nahasten dira.
Ikasle eta irakasle batzuentzat ordenagailua ez da erosoa.
Ikasle guztiek, neskek zein mutilek, egin beharko dute soldaduska.
Ikasle hauei bere hitzaldia nahiko interesgarria iruditu zitzaien.
Ikasle horiek bere aletxoa gehitu diote proiektuari.
Ikasle horiek maila hobea erakusten dute.
Ikasle horrek ez du bere izena ezkutatu nahi izan.
Ikasle jakin baten gaitasunak neurtzeko berariaz diseinaturiko proba da.
Ikasmaterial eta testu egokiak badaude.
Ikastaroa azkar pasatu zait, ondo pasatu dudalako.
Ikastaro honetan asko ikasi dut.
Ikasteko gogoa badut baina honen gainean ez.
Ikastetxean erlijio katolikoa eskaintzen da.
Ikastetxean, ordea, gehienetan bakarkako idazketa eskatzen zaizue.
Ikastetxearen eragina, zifra horiekiko proportzioan ibiliko da.
Ikastetxe batean nota onak esleitzen ziren, oro har.
Ikastetxe batzuetan beste batzuetan baino maila altuago zegoen.
Ikastetxeek eta familiek jasoko dituzte txostenak.
Ikastetxeek landu behar dituzte proiektu erakargarriak.
Ikastetxeen esku geratu zen azken proba.
Ikastetxe guztietan ez dago nahikoa azpiegitura.
Ikastetxeko idazlanak, ordea, ia-ia beti aspergarri izan ohi dira.
Ikastolan garai hartan ez genuen fotokopiagailurik.
Ikasturtearen azken txanpa honetan, guztiok gaude neka-neka eginda.
Ikasturte berria baina irakasle zaharrak ditugu.
Ikasturte honetako libururik estimatuena izango dela uste dugu.
Ikasturte honetan xakea, surfa eta urpekaritza praktikatuko ditugu.
Ikerketa eta garapena egiten dute produktuak atera aurretik.
Ikertu eta idatzi hementxe, blogeko erantzunetan.
Ikertzaileak ikertu dituen gazteak hiru hizkuntzetan ibiltzen dira.
Ikus dezakezuenez, nekez ulertzeko moduko euskara aurkituko duzue berton.
Ikusgarria da eskultura honen neurria.
Ikusi dut ikasleok ez zaretela blog honetan ia inoiz sartzen.
Ilargia eta eguzkia maiteminduta zeudela dio kantuak.
Ilearen orrazkera aldatu nuenetik beste pertsona bat sentitzen naiz.
Iloba negarrez hasi da berriro.
Iluntzean mendebaldera begiratu eta azken eguzki printzak ikusi genituen.
Ilustratzaile lana hasi zuenean sekulako askatasuna sentitu zuen.
Imajinatzen dut esaldi guztietan hasieran letra larria beharko dugula.
Imajinatzen duzue ikasturtea irailaren azken astean hastea gripeari aurre egiteko?
Iñaki hortxe ibili da galdezka ea bila dezakegun bere alaba.
Indar berriturik datoz bazterkeria beharrezkoa dela aldarrikatzen dutenak.
Indar handiko pilotari gazteak ari dira sortzen.
Indar ikaragarria egin arren ezin zuen harria mugitu.
Indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa behar dugu.
Industria eta Energia ministerioan gastatzen den halako zazpi omen da.
Inertzia indarrari esker lortu genuen bihurgunean istripua saihestea.
Informazioa argi, ulertzeko moduan, eman behar duzu.
Informazioa koherentziaz, kohesioz, zuzentasun gramatikal minimo batekin eman behar duzu.
Informazioaren jatorriaz batere kezkatu gabe bizi gara.
Informazio iturri on bat bilatu, Sustatu edo Argia esate baterako.
Informazioren bila jotzen duzu informazio-iturrira eta bidean Bartolo topatzen duzu.
Ingelesa eta txinera jakitea ondo dago.
Ingelesa, frantsesa, euskara eta espainola ondo jakinda nahikoa ligatzen duzu?
Ingelesa jakitea ezinbestekoa da, baina oraingoz gure herrian ez.
Ingelesaren eta atzerriko beste zenbait hizkuntzen irakaskuntzan hobetu dugu.
Ingeniaria edo topografo ona izan behar mapa bateko erdigunea aurkitzeko.
Inguruko belar gaizto guztiak edabe horrekin akabatzen zituzten.
Ingurumen ministerioan gastatzen den halako hamar.
Inoiz eman dizute literatura saririk?
Inoiz gutxi galdetu didate ea espainiar edota euskalduna sentitzen naizen.
Inorekin hitzik egin gabe egin zuen lanerako bide osoa.
Inorekin komentatu gabe, irakurritakoa azkar ahazten da.
Inork ez du utzi iruzkinik artikuluan.
Inork ez zekien euskarazko Wikipediak noizko lortuko zuen kopuru hori.
Inork irakurtzen al ditu zerbitzu horiek?
Inprimakia gaztelania hutsean zegoen, benetan.
Instalatzen nuen administratzaile baimenik gabe ere.
Institutuko ikasle batzuekin egon zen.
Interesgarriena Daniel Cassany-rena izan zela.
Interesgarri izan daitezkeen esteka batzuk hona ekarri ditugu.
Internetek iraultza bat eragin du kulturan, historiako handienetako bat.
Interneteko bilatzaileetan gehien bilatzen den hitza porno omen da.
Interneten aurki daitezkeen edukiei buruz ere hitz egin dugu.
Interneten dagoen informazio-meta handi horietan galtzea erraza da.
Interneten denetarik topa daiteke, txotxolokeria eta gezur asko ere bai.
Interneten eduki asko topa daitezke musu-truk, doan.
Interneten erabiltzaileen erantzuna oso egokia iruditu zitzaidan.
Interneten erabiltzen dugun izena geure identitate digitalaren oinarri da.
Interneten irakurri dut ekonomia krisiak hondoa jo duela.
Interneten lasai ibiltzeko mekanografia ikastea komeni dela aipatu du irakasleak.
Interneten, leku publikoetan nabigatzen dugunean, askotan pasahitza ikusten digute.
Interneten liburu elektroniko asko daude.
Interneten nabigatzerakoan, prokrastinazioan denbora galtzea ohikoa izaten da.
Interneten zerbait idazten dugun bakoitzean lagunduko digu.
Interneterako erabiltzen duzun goitizena egokia da?
Intimitatea hobeto mantenduko duzu zure hizkuntza txiki horretan.
Iñurrategi anaiek hainbat mendietako gailurrak zapaldu zituzten elkarrekin.
Inurriek oso langileak izatearen fama dute.
Ipar-amerikarrek Bigarren Mundu Gerran euskara erabili omen zuten.
Ipurdia zikina daukazu komuneko papera erabiltzen ikasi ez duzulako.
Ipurdi gozo hori astiro miazkatuko dizut.
Irabazleak izango balira finala jokatuko lukete.
Irabazleak txapel preziatua irabazi zuen.
Irabiagailua matxuratu dela esan dit Olatzek.
Irabiatu etengabe ezer itsatsita ez geratzeko.
Iraingarriak diren mezu anonimoak ezabatuko ditut.
Irakaslea askotan astuntxo jartzen da.
Irakasleak axaletik orraztu eta hona ekarri du.
Irakasleak dio munduan zazpi mila hizkuntza inguru daudela.
Irakasleak esaten digu ez egiteko kopiatu eta itsatsi.
Irakasleak klasean adi egoteko eskatzen digu.
Irakasleak nabigatzailea erabiltzeko esan digu.
Irakaslearen aurrean ere ez du horrek lan pixka bat egingo.
Irakaslearen sentimenduak ederki asko laburbildu ditu.
Irakasleari oso interesgarria iruditzen zaizkio Daniel Cassanyren ikerketak.
Irakasle batek hamar asko jartzea arraro izaten da.
Irakasle, ikasle eta gurasoentzat lan egiten dugu.
Irakasle laguntzaileak metodoa aldatzeko ahaleginak egin zituen.
Irakasleok, bide beretik, dauzkagun ikasle txarrenei notarik txarrenak jartzen dizkiegu.
Irakasleok, normalean, dauzkagun ikasle onenei notarik onenak jartzen dizkiegu.
Irakasleriaren azken urteotako bilakaera ona izan du.
Irakiten izan duguna, gero utzi azkar hozten.
Irakurri beharko dugu Andu Lertxundiren azkena.
Irakurritakoak ondo azaltzeko, aurkezpen digital bat erabiliko dut.
Irakurritakoa nire iritziekin nahastea ohikoa izaten da.
Irakurtzeko modukoa iruditu zait bidalketa hori.
Iratzargailuak jo duenean ez nekien asteko zein egun den.
Irina pixkanaka-pixkanaka gaineratu beharko duzu.
Irinetik eta arrautza irabiatuetatik pasatu eta gero, frijitu.
Iritzi batzuk plazaratzerakoan sinatzea ausardia zantzua izaten dela uste dut.
Irlaren beste aldean piratak omen daude.
Irlatik igerian itzuli beharko dira guregana.
Irratsaio hori entzutea merezi duela uste dut.
Irudian ikusten diren zubi horiek guztiak aldatu egin dituzte.
Irudia Wikimedia Commonsetik hartuta dago.
Iruditzen zitzaigun Interneten aukera gehiago eta hobeak topa daitezkeela.
Iruñean, erremonteak indar handia du.
Iruñekoa izanda herrikideak goraipatzeko joera du.
Iruzkinak eta galderak egiteko txanda heldu zenean, galderarik ez.
Isilik geratzea izaten da batzuetan aukera bakarra.
Istorio ederra kontatu diezu eta laster batean lokartu dira.
Isuri egositako esnea egindako orearen gainera.
Itoginak daudelako deitu didate amaren etxera.
Itsasgora heldu orduko konponbide bat bilatu behar dugu.
Itsaskiak egunero jatea ez da osasunerako bat ere ona.
Itsasontzia noraezean ibili zen berrogeita sei egunez.
Itsusi geratzen da ebaluazio bilera batean horrela ibiltzea.
Itsuskeria iruditzen zitzaizkion erredundantzia haiek.
Itunpekoetan askotan erlijioari garrantzi handiagoa eman izan zaio.
Iturburu-kodea publikoki eskuragarri egotea eta librea izatea ez da berdina.
Iturria aipatzea, gizalegezkoa iruditzen zaigu.
Iturri horretatik kopiatzen dute Wikipediara.
Itxaron dezagun laguntza heldu arte, mesedez.
Itxura hori hartu diogu kontuari.
Itzulpena gehi ohar berri batzuk egin eta erregistratu ahal da.
Itzultzaileak eta interpreteak ez dira lanik gabe geratuko, ezta?
Itzultzaileak traidoretzat jo izan dira maiz.
Itzultzaileek bekaitzez begiratzen diete sortzaileei.
Ivanek izugarrizko idazlana utzi zuen bere laneko koadernoan.
Izaki bizidun baten zatia bat patentatu daiteke?
Izan zaitez zu ere irakasle.
Izar malkoak ikusteko mendixka horretara igo gaitezke.
Izena ematean, pribatutasun politikak ez dira ahaztu behar.
Izena emateko unea hemezortzi urtetik aurrera da.
Izenak berak erakusten du nongoa den.
Izenburu dotore eta poetikoa zeukan liburuak.
Izenek eta adjektiboek eta ez dute gure hizkuntzan genero markarik.
Izuna jarri digute abiadura handiegian joateagatik.
Jabetza intelektuala eta patenteak, monopolioaren antzeko zerbait dira.
Jabetza publikoaren eguna ez dugu askok ospatzen.
Jabetza publikoaren eguna noiz ospatzen den beti ahazten zait.
Jadanik, Donostia Klasikoa lasterketan Jaizkibel ez da erabakigarria.
Jaia doan izatea pentsatu dugu.
Jakina, euskaraz erraz eman nezakeen izenburu hori.
Jakin-mina zegoen ea herri bakoitzak zein maila lortuko zuen.
Jakizu jarduera guztiak doan direla.
Jan ase arte eta on egin!
Jantokiko aldaketa dagokionez ez duzu ezer berezirik egin behar.
Jaurtitzailerik onena ere ezin da haraino heldu.
Jar ezazu dena irakiten, baina kontuz!
Jarraitzaile asko egongo dira horrelako lana egiten.
Jarri ditudan bikain batzuk, gehienak nire ustez, motz geratu dira.
Jarri etiketak eta segi aurrera.
Jatorrizko hizkuntzetan, munduko erdigunea direla adierazten dute hiri horien izenek.
Jende andana atera zen atletak txalotzera.
Jende askok hutsaren hurrengoa daki bertoko hizkuntzari buruz.
Jende guztiaren aurrean biluzi zinen, ez duzu gogoratzen?
Jende piloa zegoen Tourmaleten txirrindulariak ikusten.
Joanek erakusten dituen ikuspuntu eta proposamenekin bat nator.
Joango zinateke ikasle talde batekin zure bidaia horietako batera?
Joango zinateke Ipar Polora edo Hego Polora?
Joko Garbi txapelketa hasi da Miarritzen.
Jon Arretxe idazlea gure ikastetxera etorri zen.
Jonek esan du modaz pasatuta daudela bere etxeko liburu guztiak.
Jon idazlearen bizikleta basamortuaren erdian galdu zen.
Josuk izango du, agian, data zehatza.
Judaismoaren eraikinik sakratuena omen da Aieneen Harresia.
Juduez gain, besteak beste, beltzak eta ijitoak ere hil zituzten.
Kable berdea erabat korapilatuta dago.
Kaitik etxera ezin izan da gizona galdu.
Kaixo ama, pertsona bat aurkeztu nahi dizut.
Kalean bero sapa, barruan aire egokiturik ez.
Kale-garbitzaile izateko, lagun bat zinegotzi izan behar duzu.
Kaleko oinetakoekin sartzen zaretenean koltxoneta zikintzen duzue.
Kalitatea eta kantitatearekin batera ospe ona ere lortuko dugu.
Kalitate aldetik, zure testua nahikoa txukun egon behar du.
Kalitate miresgarria dute ikasle batzuen lanak.
Kalterik ez eragitea zer gure helburua baina ez dugu lortu.
Kameleoia hain geldo mugitzen zen adarrean ezin ikus genezakeela.
Kamerara adi-adi begira zegoen bitartean txistua jotzen hasi zen.
Kamioilariek greba egingo dute datorren astean.
Kaninoak edo letaginak deitzen diren hortzak oso luzeak dituzu.
Kanpoko erreferentzien beharra askok sentitzen genuen.
Kanpoko merkatua hornitzera igaro dira Peruko nekazariak.
Kantauri osoko estropadarik garrantzitsuenak Kontxakoak dira.
Kantonera ikasten buru belarri jarriko nauzue.
Kantu klasiko horren hainbat bertsio existitzen dira gaur egun
Kapela ezin da ikasgelan bertan erabili.
Kapela janztea onartuko zenuke eliza barnean?
Kapelak eta buruzapiak onartu behar dira ikasgeletan?
Karabana bat erosi duela esan dit nire semeak.
Karakola eta barea etsaiak baino lagunak direla esan genezake.
Kareletik ibiltzea arriskutsua izan daiteke euria ari duenean.
Karta jokoan goiz eta arratsalde zabiltzate egunero.
Kasu batzuetan, zaletuek indarkeriara jotzen dute.
Katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez jakingo duela pentsatzen dut.
Katalan horren aurkezpena izan zen interesgarriena.
Katalogoan askoz liburu gehiago sartu ahal izango dira.
Katalunian aspaldian konpondu zuten kontua eredu bakarra ezarriz.
Katalunian egon nintzenean askotan gertatu zitzaidan.
Katu zuri hau norena da?
Kazetaria izatea oso lanbide gogorra da kasu batzuetan.
Kazetariei, nonbait, gaia gustatzen zaie.
Kazetariek txantxak egiten zituzten ea nor trabatuko zen izen horrekin.
Kazetari horiek oso ausartak dira.
Kazetari motaren arabera gehiago edo gutxiago, baina, gogorra da.
Kazetaritza jendeari gertatzen horrelakoak gertatzen zaizkio.
Kazetaritzak alde onak eta txarrak laburbilduko ditut.
Kazetaritza-mota asko daude eta denek pazientzia eskatzen dute.
Kenduko ditut jarri nituen zenbakiak.
Kepa Altonagak idatzi du egile horri buruz.
Kepak otsailean kargatu zuen argazkian agertzen naiz.
Kilkerraren soinuak loak hartzen lagundu zion.
Kirolaren jaia prestatzen ari gara aurten ere familientzat.
Kirol hauek praktikatuko ditugu: surfa, xakea eta eskupilota.
Kirol-kazetarien lana arriskutsuagoa da, pilotakada bat jaso dezakezu.
Klaseko kideak jotzea ondo dagoela uste duzu?
Klasikoen bertsioak egiten ibiltzen dira.
Klik egitean goitik-beherako menua zabalduko zaizu.
Kobre eta nikelezko aleazio batekin egindakoa dela esango nuke.
Kohete bat egin dugu fisikako klasean.
Koitadua dela ematen du baina diru asko dutela entzuna dut.
Koldo Mitxelenarekin eta Pedro Miguel Etxenikerekin bazkaldu nuen behin.
Komeni da gogoratzea geure erabiltzaile izena.
Komeni zaizu laguntza tutoriala begiratzea.
Komentatu genuen balio erantsi moduko bat izaten dutela blog monografikoek.
Komentatu genuen balkoian loreak behar ditugula, ez banderak.
Komunikatzeko gaitasuna neurtzeko hartu diren hainbat irizpide aztertuko ditugu.
Komunikatzeko gaitasuna neurtzeko proba komentatu nahi ditut.
Komunikatzeko trebeziari esker gehiago ligatzen da leku batzuetan.
Konfiantza eskaini behar duzu aurkaria harrotu ez dadin.
Konparatuko dugu gure hizkuntza Islandiako hizkuntzarekin?
Kontatu ezazu idatziz zelako errituak egiten diren Urdiain herrian.
Kontatuko dizudana benetan gertatu zitzaien zure osaba eta izebari.
Kontrako argudiorik ere bururatu zaigu.
Kontsultarako baliabideen zerrenda pertsonalizatu dezakezu.
Kontua prestatu barik zeramala aitortu du apal-apal.
Kontuarekin denbora gehiegi galdu dut.
Kontua uste baino aspergarriagoa suertatu zait.
Kontua zen ea zeintzuk izan ote diren aurtengo libururik onenak.
Kontu honi buruz galdera edo iruzkinak egonez gero, parteka itzazu.
Konturatu orduko ailegatu gara ehuneko hogeira.
Konturatu orduko beste ehun esaldi idatzi ditut.
Konturatu orduko dozenaka esaldi idatzi ditugu.
Kontuz ibili beharko ginateke Interneteko hainbat zerbitzurekin.
Kontxako bandera aurten nork irabaziko duen badakizu?
Kontzertua Valentzia hirian egiteko esan zitzaien.
Kopiatu eta itsatsi ez da nahikoa.
Kopiatzerakoan esaldiak editatzeko beharra ikusi nuen.
Kotxeko gidaria zeu zinen ala beste norbait?
Kristalezko bola bat lortu beharko dugu.
Krokodiloak guri begira daude eta ez dute alde egiteko asmorik.
Kudeatzaile honek antzeko asmoekin sortu zuen bigarren bloga.
Kukua udaberrian gure basoetara etorri ohi zaigu.
Kultura eskaintza eta eskaria ez datoz bat.
Kultura ministerioan gastatzen den halako hogeita hamabi.
Kultura produktuetan diru hori guztia gastatu ahal izango dugu.
Kultur Leioak programazio ugari eta askotarikoa eskaintzen du.
Kupela amaitu orduko denok mozkortuko zarete.
Kutxa horretan ez badago bestean gordeko nuen.
Kuxkuxeatzen aritzen zarete egun guztian.
Labankada batekin hil zutela entzun nuen.
Labirintoan galduta sentitu nuen nire burua zu aurkitu zintudanera arte.
Laburpen horretatik honako zati hau ekarri dut hona.
Laburpentxoa irakurtzeko aukera izan dut.
Lagunarteko erregistroa erabili duzu batzuetan, itzultzerakoan.
Lagunduko diegu gure argazkiak besteen argazkiekin elkartuz?
Lagunduko diogu gure argazkiak Internetera kargatuz.
Lagun horren bitartez jakin dut.
Laguntzaile batzuk ikasle garaiko apunteak hona ekarri dituzte.
Lanabes informatiko batzuk berriztatzeko garaia dela pentsatu dut.
Lanak ez hau hi galduko, ez!
Lanera bidean Joxemari eta Anton eztabaidan ikusi nituen.
Langileak lanean diharduten bitartean jauntxoa egonean.
Langile emankorrenak anonimoak izaten dira, horietako asko bai behintzat.
Lan horietan ez zarete erdiko bidean geratu.
Lan itzelak egin dituzte proiektu horretan laguntzeko.
Lanestosan egingo dugu bizkaitarrok gure hurrengo batzarra.
Lankide batek esan zidan mekanografiako teknika ikasteak ez zuela merezi.
Lankide hura oraindik ibiliko da bi atzamarrekin helikopteroarena egiten.
Lapurrak ez du eskaera ulertuko.
Larunbat gauean Mikelen urtebetetzea ospatuko dugu, etorri nahi duzu?
Lasai egon daitezela, ez dugu haien kontra egingo.
Lasai zaitez poliziari deitzea nahi ez baduzu.
Laster batean asmatuko omen zituzten ordenagailuei diktatzeko sistemak.
Laster, bilduma honetan, mila esaldi egongo dira domeinu publikoan erabiltzeko.
Laster jokatuko da Gipuzkoako soka-tira txapelketa.
Laster kiroldegiko pilotalekura helduko gara.
Latan, txiki-txiki, baina hortxe: Nafarroan ekoitziak.
Latinezko kontzeptu gramatikalak errepasatu beharko dituzu.
Laugarren mundu gerra laster helduko zela esan omen zuen.
Laugarren puntua izan daiteke zalantzagarriena.
Lau kandela piztu zituen baina ez zen mahaia argiztatzeko lain.
Laukitxo formak hautatzen dira normalean.
Laurogeita zortzi mila karaktere baino gehiago idatzi dituzue azkenean.
Laztantzen nauzun bakoitzean kuleroak buztintzen ditut.
Legeak dio guztiok dauzkagula eskubide berberak.
Legeak gezurra dio edo legea ez da betetzen?
Lego piezak falta dira kutxa honetan.
Lehen aipaturiko blogetik kopiatuko ditut hurrengo baieztapenak.
Lehen deitu didazunean une txarrean harrapatu nauzu.
Lehenengo bideoa Pilarri esker topatu dut.
Lehenespenez, zortzi hizkuntza-baliabide hauetan egiten du kontsulta.
Lehengusu eta lehengusina guztiak etorri zitzaizkion ospitalera bisitan.
Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek egin behar zituzten probak.
Lehen paragrafoak bakarrik zuzendu nituen.
Lehen saiakeran ondo idaztea ez da gauza erraza izaten.
Lehen saria ex aequo banatu du Angelek.
Lehen zikloan eramangarriak erabiltzen zituzten.
Lehen zikloan ordenagailu berriak eskura zeuden.
Lehiakideak gara baina partida amaitzean laguna ere bagara.
Leihoko kristalek garbiketa sakon bat behar dute.
Leioako errepide hori bizkaitarren zergekin ordaintzen da, oraindik ere.
Leioako errepide nagusiari Avanzada esaten diogu.
Leire ikasleak, gai akademikoago bat hautatu du: kosmologia.
Leirek honako gogoetak bota ditu bere blogean.
Lekeitioko hondartzan harritzar bat dago.
Lekuko batek ezetz zioen webgune horretan.
Leku publiko batean bere testu zuzenduak argitaratu dituzte.
Letra larriak eta xeheak nahastea komenigarria da.
LibreOffice euskaraz ere erabiltzerik badago.
Librezale taldekide batzuengandik asko ikasten dut.
Librezale taldeko boluntario batzuek gure blogetako testuak kargatzeko asmoa dute.
Liburuak eskuragarriagoak, merkeagoak, izango dira etorkizunean.
Liburuak laster geratzen dira zaharkituta.
Liburuaren azala ederra iruditu zitzaigun.
Liburuaren azalekoa eta barrukoa ez datoz bat.
Liburu bat idatziko banu biografia bat izango litzateke.
Liburu hau potoloegia da, ez dut irakurriko.
Liburu hau trilogia baten zati da.
Liburutegian zineman baino gehiago ligatzen da.
Liburu zahar haren kopia hutsa egin eta erregistratu daiteke.
Liburu zahar hori nire txikitako hiztegia da.
Liburu zaharren usaina atsegin dut.
Linternak pila gabe geratu dira, berriak behar ditugu.
Linus izeneko programatzaile batek Linux sistema eragilea sortu zuen.
Liztor asiarrek erletxeen sarreran jartzen dira eta erleak erasotzen dituzte.
Logela txukun eta ohea eginda ikusi nahi ditut.
Loro hau hitzontzi hutsa da.
Lortu dugu lehen mila esaldiak hona ekartzea.
Lotsa sentitu arren elkarrizketatzailearen galdera guztiak erantzun zituen.
luke horrelako kontratu bat sinatuko.
Lurrean ezeri zen ur beroa burutik behera erortzen utziz.
Madalenak gozoak dira baina nik nahiago erroskillak.
Madrileko auzo hori non dagoen galdetu dit.
Madrilen edo New Yorken inork ez zaitu ulertuko.
Magoak truko ederra egin du baina zu ez zeunden begira!
Mahaigainean formulak idazten ditut azterketa hasi aurretik.
Maider eta biok kiroldegira joateko asmoa dugu.
Maiderrek esaten du itsasoa ikusten dela, eta bai, ikusten da.
Maitasuna sentitzeko gai ez zela bota zion Mariak itsusi.
Maite ikastetxetik kanpo askotan bazkalduko du.
Maitek laguntza eskatzen du noiz edo noiz.
Maiteminduta baleude bezala jokatzen zuten.
Makillatuta eta ondo orraztuta erakutsi dizkigute datuok.
Maleta horren barruan zerbait susmagarria dagoela iruditu zaie.
Mandoak ihes egin badu ondo lotu ez duzulako da.
Mapa begiratu gabe nola nahi duzu baserria aurkitzea?
Maratoia korritzeko, korrikalariek oso prestatuak egon behar dute.
Maratoi bat egin nahi baduzu, entrena zaitez!
Marigorringoa nire intsektu gogokoena da.
Markinako frontoiari, zesta-puntaren katedrala esaten diote.
Marrantarekin nago eta ezin dut hitz egin.
Marrazoa hortz gehien dituen animalia dela entzun nuen behin.
Marruskadura koefizientea handitzeko aleazioa hobetu beharra dago.
Mastodon.eus sare sozial horretan izena eman, eta aurrera.
Matematika gaitasuna eta zientzia, teknologia, osasunerako gaitasuna neurtu dira.
Matematikariari buruzkoa izan da nire gustukoena.
Materia ez da desagertzen, bihurtu eta moldatu baizik.
Material hobea, baliabide hobeak, ratio hobeak behar dira.
Matrikulatzeko epea bi aste barru bukatuko da.
Medikuek beldurra ematen didate eta joan beharko dut.
Mekanografia ikasteko eta lastertasuna lortzeko euskarazko Wikipediako testuak daude.
Mekanografia ikasteko Interneten badaudela doaneko ikastaroak esan digu.
Mekanografia, oraindik ere, ikastea merezi duela uste duzu?
Mendi tontorrean haize bortitzak egon ohi dira.
Menopausia hasi zitzaidanetik ur gehiago edaten dut.
Menu nagusian fitxategiak irekitzeko aukera aurkituko duzu.
Merezi du ikasleekin bost bat minutu erabiltzea webgune honekin jolastuz.
Mereziko zenuke literatura sari gehiago?
Merezi zenuen hori eta gehiago.
Merkatu librea esaten zaio sistemari.
Merkea da eta eginez gero zerbait ikasiko dugu.
Merke-merke joango gara Elorrioraino Barik txartela erabilita.
Mesedez, deitu telefonoz izena emateko.
Mesedez esan iezadazue ahalik eta azkarren egia.
Mezuak bertan eskegitzeko kudeatzailearen hasierako gonbita besterik ez da behar.
Mezuei erantzutea libre izango da.
Mikel Olasagastik, ordea, bete-betean asmatu zuen.
Mila bederatzi ehun eta batean bale bat agertu zen Orion.
Mila bederatziehun eta berrogeita bosgarren urtean izan zen.
Mila bederatziehun eta hogeita hemeretzigarren urtean beste gerra hasi zen.
Mila bederatziehun eta laurogeita hamaikagarren urtean Sobietar Batasuna iraun zuen.
Mila esaldi baino gehiago idatzi ditu bakoitzak.
Mila esker Elhuyar eta Ixa taldekoei!
Mila esker guztiagatik eta ikusi arte.
Mila esker, Osoitz, zure iradokizunengatik.
Mila zortziehun eta laurogeita hamargarren urtean langileen pazientzia agortu zen.
Milioi erdi artikulu izateraino helduko gara.
Minbizi mota batzuk oso hilkorrak dira.
Minutu gutxi barru "gorde" botoia sakatuko dut.
Minutu pare bat galdu dut argazki bakoitzarekin.
Miren, Julen eta Iker begira geratu zitzaizkion.
Modernotasuna aldarrikatzea modaz pasatuta dago.
Moketa zikindu du txakurrak eta zure errua da.
Monolaborantzak nagusitu dira munduko nekazaritza gune askotan.
Monopolio baldintzetan egiten den monolaborantza zen.
Motel batean joan eta larrua jo zuten.
Motorra piztu aurretik gasolina bota beharko diozu.
Motorrean etorri gara baina kasko bakarrarekin.
Mozilla Firefox erabili behar ditudan ordenagailu guztietan instalatzen nuen.
Mozilla Firefox izan da euskaraz egon den lehen nabigatzailea.
Mozilla Firefox nabigatzailean Xuxen txertatu daiteke.
Mozkinak esportatu eta askotan gosea inportatu egiten dute.
Mugagabeko Albaitariak taldeko neska baten ahotsa entzuten nuen.
Mukizapi horiek bi geruzatan banatuta daude.
Mukizapirik gabe nire bizitzak ez luke zentzurik izango.
Mundua milaka ojiba nuklearrez bete zen.
Munduan lau mila erlijio baino gehiago omen daude.
Mundu errealean norberaren ospea zaindu beharra dago.
Munduko beste puntako gizon horri gure herria erakutsiko genioke.
Munduko hainbat tokitan, barre egiten dute gure txokokeriekin.
Musika bideo horietan nesken estetika luxuzko prostitutena izan ohi da.
Mutikoak tarteka-marteka hildakoak ikusten ditu.
Mutilek bakarrik emaitza onak lortuz gero zerbait arraroa gertatu da.
Mutilek luxuzko zantzu guztiak erakusten dituzte.
Mutur zorrotza du auto horrek aerodinamikoagoa izateko.
Nabigatzailea eta Bulegoko aplikazio-pakete bat behintzat instalatzea dugu.
Nabigatzaile guztiek abiadura berdintsua dute.
Nabigatzaile hori gaztelaniaz erabili behar zen hasieran, halabeharrez.
Nabigatzaileko memoria garbitu beharko zenuke arazoa konpontzeko.
Nafarroako erresumako azken garaiak narratzen ditu.
Nafarroako kontserba industriarentzat merkeagoa da zainzuriak Perutik ekartzea Murchantetik baino.
Nafarroako soroak txiki geratu dira ala?
Nafarroako zainzuriei buruz egindako ikerketa bati buruz ari zen.
Nafarroako zainzuri gehienak, zioen, Perun edo Txinatik ekarri egiten dira.
Nagasakiko bonba atomikoaren ondorioz hil ziren.
Nago poliziak antigoaleko maisu-maistra batzuen antzera jokatzen duela.
Nago proba horiek errealitatea makillatuta erakusteko balio dutela.
Nahiago dut prospektiba historia baino.
Nahiago dut zuek, ene ikasle maiteok, egingo bazenute.
Nahi baduzu zure posta helbide hori ez da inon argitaratuko.
Nahi duzu hau bezalako mezu bat joaten ez den bakoitzean.
Nahi duzunean aldatu ahal duzu, unean uneko beharrak kontuan hartuta.
Nahi eta nahi ez, egun horretan, lantokiak ixten dizkigute.
Nahi izanez gero, bilaketak baliabide horietan guztietan batera egin ditzakezu.
Nahiko nuke hitz horren jatorria jakitea.
Nahiz eta gogor entrenatu azkena ailegatu zen.
Nahiz eta oso arriskutsua izan kasu batzuetan lanera joan behar.
Narrazio laburren bilduma da, zortzi istorioko bilduma.
Naziek akabatu zituzten heterosexualak ez zirenak.
Naziek hil zituzten ariar odol garbikoak ez zirenak.
Naziek mundua menderatzea nahi zuten baina ezin izan zuten.
Nazioarteko gailurrean kokatu du produktua.
Nazionalista etiketa jartzen diote elkarri.
Nazionalitateari buruzko galderari ere muzin egingo nioke pozik.
Nazka asko eragiten dit horrelako zikinkeriak egiten ikusteak.
Nazkatu naiz egunero zure txorakeriak entzuten.
Negozio itzela zen epe laburrean.
Neguan lorategia ia ikusi ere e da egiten.
Neologismoak barra-barra erabiltzeagatik kargu hartu zion.
Nerearen txakurra adurti hutsa da.
Neska baten buruzapiaren inguruan guztiek dute zer esan.
Neska honi edozein irakaslek esan beharko dio kapela eranzteko.
Neska horiek beti dabiltza txaletetik diskotekara.
Neska horien lana jai batetik bestera joatea dirudi.
Neskak motorrean ibiltzeko kaskoa zeraman galtzarbean.
Newtonek berak bere buruari buruz hori esaten zuen.
Newtonek zioen legez, ipotxak gara erraldoien lepoen gainean.
Newtonen liburuaren kritikoek beraien liburuak argitaratu zituzten.
Newton, ordea, lasai aipatuko nuke.
Ni astronauta banintz ez nintzateke itzuliko.
Ni behintzat lasai ibiltzen naiz hondartzan biluzik.
Ni ez naiz mendebaldeko nafar agertzen diren horietakoa izaten.
Ni gaztea nintzenean ez zegoen piper laranjarik.
Ni gozo-gozo eta zuek hor konpon!
Nik aipatuko ditudan pertsona guztiei Ane eta Jon deituko diet.
Nik bezala software librea hobesten dugun erabiltzaileoi.
Nik dakidala gure ikastetxean ez zaio inori buruzapia ekartzea galarazi.
Nik edizio kritiko horietako bat erosiko nuke.
Nik egunero artikulu pare bat irakurtzen dut Astekaria aplikazioan.
Nik gero eta gutxiago ulertzen dut ekonomiaz.
Nik jarritako etiketa batzuk ezabatu dituzte.
Nik katalana ikastea nahiago eta ez txinera.
Nik merezi zuela argudiatu nion.
Nik Osasunaren aldekoa naizela esaten diet.
Nik pozik hartzen nuen jarrera hori.
Nik probatuko dut ea zenbat esaldi kopia ditzakedan wiki-orri honetara.
Nik zerbait galdetzen nuen gaztelaniaz eta erantzuna katalanez jaso.
Nik zuk proposatutako esteka testuan gehituko nuke.
Nire alea fotokopiatzeko eskubidea izango nuke?
Nire amari Parkinsona diagnostikatu diote.
Nire bankuko txartela, telefonoa, agiriak... lapurtzen badizkidate, akabo!
Nire blogetatik testuak wikira kopiatu nituen.
Nire burua babesteko ez naiz baztertzen nauten taldeetan sartzen.
Nire gustukoenak padel-surf eta urpekaritza dira.
Nire ikasle batzuek identitate nazionala baino futbol-talde identitatea daukate.
Nire ikasleetatik ehuneko lau bakarrik animatu da.
Nire ingeles kaxkarrarekin ez dut turismo askorik egingo.
Nire iritziz, nahiko lanbide gogorra da erizain ofizioa.
Nire jaraunsleek ez lukete ezer irabaziko nire kontura hortik aurrera.
Nire lege-ordezkariarekin hitz egin beharko duzu.
Nire lehengusina Maialenek birritan hartu du parte New Yorkeko maratoian.
Nire pribatutasuna babesteko nik ez dut WhatsAppik erabiltzen.
Nire printzipioak ez bazaizkizue gustatzen, baditut beste batzuk.
Nire sega-potoa estaldurarik gabe geratu da.
Nire soldata osorik ordaintzea besterik ez dut eskatzen.
Nire txanda zen tontoarena egiteko.
Nire urtebetetzea ospatzeko irrikaz nago!
Nire ustez, lan horrek alde onak baino ez ditu.
Niri ere, askotan, ideiak burura gaztelaniaz etortzen zaizkit.
Niri horrelako inprimakiak betetzea ez zait batere gustatzen.
Noiz edo noiz, baten batek hitz gozoren bat eskaini dit.
Noiztik ez da ukitu ikastetxeko barneko arautegia?
Nola bideratu dute bere eskaera?
Nola da posible desagertu izana?
Nola ebalua nitzake ikasgelatik kanpo egiten dituzuen komunikazio jarduerak?
Nola eman zieten egurra katolikoek protestanteei?
Nola erori zen Nafarroako erresuma?
Nola esaten da leku-izen hori euskaraz?
Nola gauza ditzakegu gure eguneroko jardueretan proposamen hori?
Nola hasten zarete idazten ikasleok?
Nola ibili zara mundutik beti bizikletaz?
Nola izan liteke posible horrelakorik?
Nolakoa da zure gaitasuna matematikaren arloan?
Nolakoa dun hire gaitasun digitala?
Nola lor daiteke ordenagailu modelo hori?
Nonbait irakurri nion Joni hamar segundotan irakurtzeko esaldiak behar direla.
Nonbait, kanpotik ikusita, beste garai batekoak ematen dugu.
Non dago, zehatz, itsaso aldeko muga?
Non demontre dago Langraiz Oka eta non Boli Kosta?
Nondik ateratzen duzu denbora idazteko?
Nongo janaria izan da zuretzat gustukoena?
Non sartu zinen bart tabernatik atera ginenean?
Norbaitek orain egingo balu horrelakorik harrigarria izango litzateke.
Norbait Mozarten Requiemaren bertsio batekin aberastu daiteke.
Norberak bakarka irakurtzea oraindik ere ohikoa da.
Norberak lekarkeena partekatzea ondo legokeela uste dugu.
Norbere gustuko gaiari buruz ikastea da kontua.
Norgehiagoka hau minutu gutxi barru amaituko da.
Nori esango diot bizikleta galdu dudala?
Nork ez du ikusi ordenagailuekin oso traketsa den pertsona bat?
Normalizazioa lortu eta bukatu dira inposizio salaketak.
Normaltzat hartzen da hizkuntza batzuk ikasi behar izatea.
Normaltzat jotzen da sobietar asko hiltzea gerra hartan.
Nor naizen jakin nahi baduzu, galde iezadazu.
Nor zarela uste duzu niri tonu horrekin hitz egiteko?
Nuria lo geratu da bere aitak gosaria prestatzen zuen bitartean.
Ofizialki komunistak izan ziren, hogeigarren mendean, munduko estatu asko.
Oihal-etxolak muntatu ondoren su bat piztu genuen.
Oinezkoak espaloitik joan behar dira errepideak espaloirik baldin badu noski.
Oiz mendira igotzeko bi bide daude.
Okerrago dira gure herriko idazkun elebakarrak, ezta?
Okerrago dira gure herriko letrero elebakarrak, ezta?
Olagarro bat harrapatu zuen bere eskuekin.
Olio bero-beroan frijitu beharko duzu.
Ona litzateke gure hezkuntza sistemarentzat ikasleok ordenagailu bana izatea.
Ondo babestuta egongo gara, gero!
Ondo hoztuta dagoenean gogortu egingo da.
Ondo idatzia, laburra, ez dugu esango irakurterraza.
Ondo idazteko, asko irakurri behar da?
Ondo jatea eta egunero entrenatzea da garrantzitsuena.
Ondo nahasi beharko dituzu osagarri guztiak.
Ondoren, egosi kanela adaxka batekin eta limoiaren azalarekin.
Ondo segi Edurne, egongo gara.
Ongi etorri gure blog honetara.
OpenStreetMap izango da agian behar genuen euskarrietan lehena.
Oporretan egiten diren tontakeria horietako bat.
Opus Deikoek egindako jardunaldi batean egon nintzen.
Oraindik elebidun ez den irakasle multzoa erakarri beharko dugu.
Oraindik ere maila baxuagoa lor dezakedala baietz!
Oraindik ez dut eskuratu erabiltzailea eta pasahitza.
Oraindik itzultzeko sistema automatikoak ez dira oso onak.
Oraindik uste baino gehiago falta zaigu.
Oraingo bertsioekin erraza da, oso.
Oraingoz, gogoratzen zion, ezin da horrela idatzi.
Oraingoz, lau monografiko detektatu ditut bakarrik.
Orain inportatu eta saldu egiten dituzte.
Oraintxe bertan nabil azkar editatzen.
Oraintxe hasiko gara bilatzen, utzi bakean unetxo batean.
Orakuluaren bila gabiltza, ez koilara bihurtzaile arrunt baten bila.
Orbelak zoru guztia estali du.
Ordaindu beharrak ez du zertan klasismoa ekarri.
Ordaintzeaz gain erabili beharko dugu.
Ordenagailua ixtera nindoala hara non ikusi dudan pribatutasun politika hori.
Ordenagailuak bikoteka edo hirukoteka partekatu behar genituen.
Ordenagailuak birziklatzea oso gomendagarria da.
Ordenagailuak ez dira inoiz nekatzen.
Ordenagailuak ez dira tunel estu-estu batetik jaiotzen.
Ordenagailu bana ikasle bakoitzeko izatea ez da gastua, inbertsioa baizik.
Ordenagailuei esker, ekologikoagoak izango ginateke, beraz.
Ordenagailuek beste modu batean ikasten dute.
Ordenagailuekin, ordea, urte batzuetarako inbertsioa egina daukagu.
Ordenagailu eramangarria eta sakelako telefonoa egunero erabiltzen ditut.
Ordenagailu guztietan, banan-banan, neuk instalatu behar izaten dut.
Ordulariaren orratz bat okertuta dago eta horregatik gelditu da.
Orea gogortu bezain laster pastela apaintzen hasiko gara.
Oreak behar duen gorputza duenean, gurinaz igurtzi.
Ore fin eta urtsua lortu arte irabiatzen aritu beharko duzu.
Orga txokoan utzi eta bere zereginetan hasi da.
Oriok irabaziko du bi mila eta hemezortziko Emakumezkoen Kontxako bandera.
Orokorrean, blog hau euskaltzale guztiontzat sortu genuen.
Orri honi izenburua jarrita, esaldi bat gutxiago falta zaigu.
Ortografia kontuetan laguntzaile automatiko ederra izango dugu.
Osakidetzaren bloga irakurtzen tabakoaren gaia aurkitu dugu.
Osasuna, munduko ondasuna dela esaten diet.
Osasuna zaintzea zein garrantzitsua den gogoratzen diet.
Osasuntsu, sasoiko egon nahi izanez gero; entrena zaitez!
Oso aspaldiko kontuak iruditzen zaizkit historia kontu gehienak.
Oso barregarria da pailazoarena egiten duzunean.
Oso damututa nago eta badakit badakizula.
Oso giro alaia eta positiboa egon dela iruditu zait beti.
Oso ondo abesten duzu, pentsatu duzu inoiz kantaria izatea?
Oso ondo iruditu zait ikasleak bere ingurukoak kontuan hartu izana.
Osorik sortu dudala erakutsi nahi nuke.
Ospetsu izateko, zenbat eta jende gehiagok zu ezagutu hobe.
Ostatu hartzen duten guztientzat inprimakiak uzten dituzte.
Ostatuko emakume jatorrak esan zigun dena erantzun behar zela.
Ostegunetan azkenburukoak ez dauka gehiegizko azukrerik.
Ostiraleko jaia doan izango da.
Otsailean izango zela uste dut.
Ozeano Barean, japoniarren aurka borrokan, jende asko galdu zen.
Paketeak bostehun gramo pisatzen ditu.
Panpina hori nire semearena zela uste nuen.
Pantailara begira hainbeste ordu eman ondoren begiak gorritu zitzaizkion.
Papar txikiz betetako kutxa bat aurkitu zuten.
Paretak argazki zaharrez beteta zeuden.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da.
Partekaturik daukazue gidoi bat eta eredu bat edo beste.
Partida hau hil ala biziko kontua da.
Pasa den mendeko laurogei garren hamarkadan jaio nintzen.
Pasahitza ahalik eta pribatuen gordetzea komeni zaigu.
Pasahitz luze eta gotor bat behar duzu inork asmatzerik nahi ez baduzu.
Pasahitz sendo bat behar duzu izena emateko.
Patroiek, armadak eta Guardia Zibilek lagunduta, errepresio gogorra antolatu zuten.
Patxi eta bere lagunak puxtarriekin jolasten ari dira.
Pedro Miguel Etxenikeren ikerketa batzuen laburpena irakurri nuen.
Pentsaera horretako militanteek langile guztien kexak bideratu zituzten.
Perrexila landatzen zuen urtero baina gutxitan hazten zen.
Pertsianak jaitsiko bazenituzte ez litzateke ezertxo ere ikusiko.
Pertsonaiarik lotsagarriena harrokeriaz beteriko presidente hura izan zen.
Pertsona izen batzuk ezabatu edo aldatu nituen.
Pikondoari kimuak atera berri zaizkio.
Pilotari famatu asko dauzka esku-pilotak.
Pilulak eta era guztietako botikak irentsi zituen mina kentzeko.
Pitzadura zabaltzeko badaude zenbait gizarte sektore prest.
Pixoihalak erosi behar zenituen baina ahaztu egin zaizu.
Piztuko dugu telebista ea saio interesgarririk dagoen?
Platera eta koilara badauzkat baina sardexka falta zait.
Poema ederrak osatu dituzu zure oroitzapenak eta sentimenduak
Poliesterreko kuleroak eta galtzontziloak bakarrik erosten ditugu gurean.
Politika horrek balio du hizkuntza bat eta hiztun asko baztertzeko.
Polizia batek bakarrik egin ditzakeen hamaika galdera sudurluze.
Porno bezalako hitzak dituztenean, audientzia indizeak gora egiten du.
Porruak erretzeari utzi nahi diot baina ez orain.
Porrusalda da nire jakirik gogokoena, txokolatearen ondoren.
Posiblea da sarean kargatu dugun informazioa geroago desagerraraztea?
Posta banatze-zerrendan utzitako mezu batean esteka hauxe erakutsi digu.
Posta elektroniko helbide bat eskatuko zaizu.
Postontzira sartu genuen gutuna baina antza Ikerrek ez zuen jaso.
Pozik nago hizkuntza gutxiagotuek egiten dituzten aurrerako urratsak pozgarri zaizkidalako.
Pozik nengoen erantzuna, normalean, nahiko ondo ulertzen nuela iruditzen zitzaidalako.
Praka jaisteari buruzko ulertu ez nizkion hitz batzuk bota zituen.
Prentsaurrekoa hasi bezain pronto denak isildu ziren.
Presioa igotzen denean lapikoa txistuka hasten da.
Probak euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera zegoen.
Proba nuklear asko egin ziren elkarri boterea erakusteko.
Probatu duenak badaki zein ona den.
Probatu ez duenak ezin du iritzirik eman.
Problema logistikoak gaindiezinak ematen dute.
Produktua bera ere ikusgarria dela esan genezake.
Proiektu berrietan murgildu beharko gara zaharrak ahaztu barik.
Proiektu hau amaitu orduko ipar poloko izotza urtuko da.
Proiekturako bost mila esaldi behar ditugu.
Protoiek eta elektroiek atomoaren nukleoa osatzen dute.
Prozesatu orduko aspaldian ahaztuta izango dut.
Prozesuan aurretik espero ez nituen kontu batzuk ikasi nituen.
Psikologora eraman dute bere mukien bilduma egiteagatik.
Puzzle horrek gutxienez mila pieza izango ditu.
Ron tragoxka batzuk edan genituen bart.
Sabaia apurtzear dagoela dirudi, ez duzu uste?
Sabela eta paparra bere estetoskopio hotzarekin ukitu zituen.
Sagarrondoaren adarraren punta txori bat dago.
Saguzar batek orduero hainbat litro odol edan ditzake.
Saiatu zatenok, zorionak eta eutsi goiari!
Sakatu jarraitu botoia ezarpenekin jarraitzeko.
Sako idazlearen zortzi istorio horietarik lau daude irakurgai.
Sakonetako igerilekuetan gaude ume asko ibiltzen dira.
Salaketa hori ez da egoten hizkuntza normalizatuta dagoen tokietan.
Salneurria oker egon behar zuela pentsatu zuen Elik.
Saltzaileak azkar esan zion agur bezeroari.
Saltzailea pozarren zegoen bere maleta berriarekin.
Samako mina duzunean esnea ezti pixka batekin edatea da onena.
San Mameseko Termibusen geratuko gara?
Sardexka erabili ordez arraina zotz japoniarrekin jaten du.
Sardina horiek ez dira bat ere freskoak.
Sarean hasten zarete idazketa esanguratsuenak egiten.
Sare sozialetan zer gertatu den arakatzea nahikoa da.
Sare sozial hori arrazoi praktikoengatik sortu zuten.
Sartu LibreOffice hitza edozein bilatzailetan.
Segalari euskaldunak munduko sega txapelketara joan dira.
Segurtasun sistema kaxkarrak edonork saihets ditzake.
Sei patxaran edan ditugu ona etorriko orduko.
Sekretu bat xuxurlatuko dizut belarrira.
Sekulakoak eta bi ikusitakoak zarete.
Sekulako iskanbila sortu da zezena kafetegian sartu denean.
Semaforoa berde jarri arte itxarongo dugu.
Sendagai garestiagoak sortuko dira, besterik gabe.
Sendagai garestiago horiekin diru gehiago irabazteko esperantza dute batzuek.
Sendi taldeak antolatua, kirol-jaia Faduran ospatuko dugu.
Sentitzen dut aldaketa hori egin ez izana.
Serieak oso gogoko ditut baina hau ezin dut jasan.
Sexua aldatu eta osagai guztiak dituen gizona bihurtu nahi zuen.
Sexua oso gogoko dudan zerbait dela onartzen dut.
Sexuari buruz gehiagotan hitz egiteak, audientzia indizea aupatzen du.
Sexuari lotutako hitzak etiketetan sartzea trikimailu eraginkorra omen da.
Sinatutako idazkiek balio erantsia izaten dute.
Sinbolo hau publikoki erakusteak konpromisoa dakar.
Sinonimoen hiztegia erabiliz tximeleta izendatzeko hamaika modu zeudela jakin zuen.
Sistema eragile librea duen mugikorra baldin baduzu zorionak.
Sistema hau hirurogeita hamar urtez baino gehiago luzatu ahal da.
Sistema hau sortzaileei laguntzeko asmatuta omen dago.
Sobietar Batasuneko hildakoak gutxitan zenbatzen dira.
Sobietar hauek naziek uste baino askoz indartsuagoak izan ziren.
Sofaren ondoan mahaitxo hori jarriko dugu?
Software hobea ere beharko genuke agian.
Software libre kontuetan, urte batzuk aurretik doaz.
Soineko hau ala beste hori, zein duzu nahiago?
Soja landare mota berezi bat sortu zuten.
Soja transgenikoa landatzen hasi ziren.
Soka mozteko laban handiago beharko duzu.
Soka mozten baduzu ezingo dugu fardela berreskuratu.
Sorkuntza berri guztiak aurrekoen lanari esker lortu egiten dira, ezta?
Sortutako onddo formako lainoa oso altua izan zen.
Sortzaileak itzultzaileek baino askatasun handiagoa daukate.
Sortzaileari zor zaion diru-saria ez nuke berarekin partekatuko.
Sozialismoa hasi berria zegoen meatze-aldean, Trapagaranen, Ortuellan, Gallartan.
Sozialistek gorpuztu zituzten patroien aurkako lehenbiziko protesta antolatua.
Soziolinguistika atalean publikatu nuen artikulua.
Soziolinguistikan aditu bati irakurri nion behin.
Suhiltzailea gezurretan ari zela zin egingo nuke.
Sukaldean nengoenez hurbilen neukan zainzuri latan begiratu dut.
Sukalde askotan erabiltzen da xaboi hori.
Sukarra daukadala uste al duzu?
Tabakoaren inguruko argudio testu batzuk aurkitu ditut hemen.
Taberna honetan ez dago Wi-Fi konexiorik.
Tabernako komunera sartu nintzen baina neskenean ilara luzea zegoen.
Talde horretan zein sare sozial erabili agindu nahi ziguten.
Taldeko neskak, ez dut izen-deitura harrapatu, zainzurien adibidea eman du.
Tarifa aldaketa dagokionez, ezin dut aldaketarik egin.
Tartean dagoen espektroko kolore zehaztu gabea da.
Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak daude.
Tatoeban, ingelesez, Tom eta Mary agertzen dira beti.
Teklatuaren gainean helikopteroarena egiten jaioak dira batzuk.
Telebista kate pribatuek ondotxo dakite.
Telebista kate pribatuen ereduari jarraiki publizitate asko eta kultura gutxi.
Telebistan agertzen direnak direnak baino lodiago agertzen dira.
Telebistaren ordez irratia nahiago zuen nire aitita zenak.
Telebistatik ikusteko, ikaragarri politak dira estropadak.
Telefono mugikorretarako laster egongo da erabiltzeko moduan.
Telefono zaharrak ordezkatu dituztela entzun dut.
Testua blogean utzi dut, zirriborro bezala gordeta.
Testua gustatu zaidalako kopiatu dut.
Testuak editatuko ditut erreferentzia pertsonalak ezabatzeko.
Testuak editatuko ditut termino arraroak ordezkatzeko.
Testuliburuei esker bizi dira argitaletxe batzuk.
Testu liburuetan norbaitek lan egin du edukirik egokienak batzeko.
Titiak ferekatu zizkion sakila alutik sartzen zion bitartean.
Toki gustukoen bilduma egitea komeni zaigu.
Topatu ditut galderari erantzuteko zenbait argudio.
Tradizio aberats hori ez dela zertan aldatu behar aldarrikatu zuen.
Trenei buruzko abesti bildumatxoa egiten dut.
Trikimailu hori alabari ikasi diot.
Tristea da eskatzea baina tristeago lapurtzea.
Tristeak kontsolatzeko makina izan zen euskaraz irakurri nuen lehenetakoa.
Trukean oinarritutako gizarteak gurea baino sinpleagoak direla esan ohi da.
Trumoi eta tximistak ekaitzarekin batera etortzen dira.
Tunelean sartu nintzenean norbait atzetik nuela entzun nuen.
Turista horiek zezenketak, harri-jasotzaileak, idi-probak eta flamenkoa ikustera omen datoz.
Txakur horrek beldurra die ezagutzen ez dituen gizakiei.
Txakurrari Oker izena jarri nion.
Txakurtxoa zaunka hasi da eta haurra negarrez hasi da.
Txango ederra egin dugu eta konturatu orduko mendi tontorrean geunden.
Txantxarrez josia dituzu hortzak txikito!
Txapelketa oso garrantzitsua bada zelaira joan gabe egin dezakezu.
Txarto esandakoak barkatu eta ondo esandakoak, egon badira, kontuan hartu.
Txertoa jartzeko beharrik ez genuela erabaki zuten.
Txikipediako esaldietan dena oso argi utzi behar da.
Txikipedian esaldi laburrak baina argiak behar dira.
Txikipedian ondo idaztea ez da batzuk uste bezain erraza.
Tximinoaren keinua egin du beste aldera begira zeudenean.
Txina eta Errusia oso ondo konpontzen dira.
Txinatik ekarriak zioen oraindik letra txikiagoetan.
Txindurriek madaria osorik jan dutela sinestarazi nahi didazu?
Txinera, bengalera, hindia, arabiera, edo galego-portugesa ikasi beharko genuke.
Txipiroia prestatzeko nire erarik gogokoena da plantxan da.
Txirringa zale asko ateratzen da astebururo bideetara.
Txirula jotzen ikasten hasi dira klasean.
Txiste onak kontatzen ditu mozkortuta ez dagoenean.
Txoriak txorrotxioka hasi ziren eta abereak esnatu egin ziren.
Ubuntu, Linux banaketa, Windows baino erosoagoa da.
Udaberria etorri zaigu, konturatu orduko.
Uda honetan ikasturtearen hasiera hiruzpalau asteetan luzatuko zela zioten.
Ukitzen banauzu salatu egingo zaitut.
Umearen generoa, umearen jaiotze data, dena jakin nahi dute.
Umeari igeriketa egitea eta eskalada gustatzen zaizkio.
Une honetan, beta bertsio bat badago.
Unibertsoa infinitua denetz ez dakit ziur.
Urak dakarrena urak daroala esan ohi da.
Urduri daudelako edo hainbat arrazoiengatik izan daiteke.
Uretan sartu aurretik arropak erantsi beharko ditugu.
Ur-kirolak eguerdian izango direla uste dut.
Ur-kirolak ordu bi eta erdietatik aurrera praktikatuko dira.
Urpekaria marmokak begira geratu zen hamar minutu luzez.
Urrats bat gehiago ematen baduzu tiro egingo dut.
Urrea eta zilarra metal preziatuak ziren Europatik heldu zirenentzat.
Urriaren hogeita bostean, igandea, hamaiketatik ordu bietara.
Urrutiak Athleticen lehendakaritza utziko du abenduan.
Urrutira iritsi daitezkeenak badaude Euskal txirrindularien artean.
Urrutitik ikusita, lan bikaina egiten ari zaretela ematen du!
Urte hartako abuztuaren bederatziko goizean izan zen.
Usain ona dauka arrosa honek.
Uste baino beranduago deitu dizut atzera eta orduan zuk ezin.
Uste dut berdindu dela emakumezko eta gizonezko bazkide kopurua.
Uste dut esaldi guztietan amaieran puntua idaztea ezinbestekoa izango dela.
Uste dut hobetu dugula zenbait arlotan.
Utz ditzagun adabakiak eta hari zuriak praka beltzetan.
Utzi ezak hori eta hator gurekin buelta bat ematera.
Uxue txikia zenean ez zuen inoiz bakarrik lo egin nahi.
Uzta hobea izan zen iazkoa gaurkoarekin konparatuz.
Valentzia itsaso ondoan dagoela uste dut.
Webgune horretara, aurten, dozenaka artikulu kargatu dituzue.
Wifi sistema onak eta argindar sistema onak beharko lirateke.
Wikipedian inon baino azalpen testu gehiago daude, esate baterako.
Wikipedian zelako indarra duten berariaz sortutako hizkuntza batzuk.
Wikipediari dagokionez, azalpen testuak eta biografiak idatziko ditugu.
WordPress formatuan zuzenean blogean egin ditzakezue ekarpenak.
Xabier Lete entzuteko gogoa piztu zait!
Youtubeko bideoetan gizonek narkotrafikatzaileen estetika zaintzen dute.
Zabalik topatu nuen lehen ogi-dendan errenkada zegoen.
Zaborretan janaria bilatzen dut eta jatetxeetan ere eskatzen dut.
Zailagoa aberats bat zeruko erresuman sartzea zera baino.
Zailagoa dela esaten dute batzuek.
Zaila izango da baina fonema gutxi ditu.
Zaila omen da Euskal Herriko erdigunea kalkulatzea.
Zailena jatorra zarela erakustea da.
Zailtasun handia dakar batzuentzat horrela ibiltzeak.
Zaldieroa marrazkigileak gure laneko lehen eguneko uneak alaitu ditu.
Zaldi horrek bi metro neurtuko ditu gutxienez.
Zaldi horrek trostan ibiltzea maite du.
Zartagina berotu ostean okela frijitzen hasiko gara.
Zazpi minutu dituzu kable egokia mozteko.
Zazpi-zortzi mila hizkuntzen multzoan lehen tropelean gaude.
Zebrabide hura berriz margotu beharko lukete marrak hobeto ikus daitezen.
Zeharkako efektuak, bazterreko efektuak, deitzen diete.
Zeharkako efekturik gabeko pestizidarik badago?
Zein abantaila dauzka software horrek?
Zein da horren alde ona eta zein alde txarra?
Zein da kontuari buruz zure iritzia?
Zein da telebistan aspaldi honetan ikusi duzuen saiorik lotsagarrienak?
Zein da zeure iritzia gai horri buruz?
Zein da zure eginbeharra hemen?
Zein da zeure idazlerik gustukoena?
Zein da zure iritzia esku-pilotari buruz.
Zein den gure erabiltzaile-izena ondo ezkutatzeko, ikasi behar.
Zein hizkuntzatan lor dezakegu sistema eragilea?
Zein hizkuntzatan moldatzen zara ondo?
Zein iruditzen zaizu, diapositibei begira, aurkezpenik argiena?
Zein izango zen hiru ahozko aurkezpenetatik argiena?
Zein komunikatzeko gaitasuna daukate gure ikastetxeetako bigarren mailakoek?
Zein nabigatzaile erabili behar dugun ere agintzen digute.
Zein software erabiltzen du zehazki?
Zelan erabil ditzakete datu horiek?
Zenbait arlotan gu gara munduko hoberenak.
Zenbait boluntario euskaldunek, musu truk, egin dute.
Zenbait eremutan ezin da horrelakorik onartu.
Zenbait futbol jokalarik iruzurra egin diote ogasun publikoari.
Zenbait gazte Ameriketara joan izan dira pilotan jokatzera.
Zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek.
Zenbait oposiziotan euskara jakitea ezinbestekoa izan da.
Zenbait unetan gauzak oso ilun egongo lirateke.
Zenbakiak eta letrak nahastea komeni da.
Zenbat balio du, eurotan, software horrek?
Zenbat gara ekoizleak gure taldean?
Zenbatek ezagutzen dute zeuk erabiltzen duzun pasahitza?
Zenbat eta hiztun gehiago, orduan eta hizkuntza erabilgarriagoa.
Zenbat eta kultura maila eskasagoa orduan eta hartzaile potentzial gehiago.
Zenbat lagunek ezagutuko dute, dagoeneko zure identifikatzailea?
Zer ari zara irakurtzen orain?
Zerbait berri asmatzen duenari nolabaiteko saria zor zaio.
Zerbitzariak, routerrak eta horrelako hainbat gailu beharko ditugu.
Zerbitzariari eskuan zeramatzan gauza guztiak lurrera erori zitzaizkion.
Zerbitzu hori sortu zutenei eskatu beharko diezue kopia bat.
Zerbitzu horretan izena emateko, erregistroa egiteko, eskatu dit.
Zer da eskuetan daukazun orri hori?
Zer egin beharko dugu gure herria erabat ikusezin ez bilakatzeko?
Zer erre duzu hona etorri aurretik.
Zer eskatzen dute irakasle horiek?
Zer galdetu didazu oroimenari buruz?
Zergatik bota zituzten bi bonba horiek?
Zergatik diozu zu ez zinatekeela horrela jantziko?
Zergatik joaten zara korrika egitera goizero?
Zergatik kobratzen dute sortzaile batzuek bestek baino milaka aldiz gehiago?
Zergatik pasatu da historiara abesti hori?
Zergatik zulatu dituzu zure belarriak horrela?
Zer idazten duzue zuok sarean?
Zer iradokitzen dizuete bideo hauek?
Zer iruditzen zaizue bideoan ikusten den telefonoa?
Zer moduz dagoen liburua galdetu ahal diozu gustuko pertsona bati.
Zertarako ikasi jende gutxik hitz egiten duen hizkuntza bat?
Zesta-punta da Ameriketan jokatzen den modalitatea.
Zeuk ez badituzu nahi zure lagun bati opari egitea duzu.
Zeuk irabazi duzu Gaztea saria!
Zeure burua arriskuan jarri gabe, gaur egungo gauzez ohartzen zara.
Zientziarako, teknologiarako eta osasun kulturarako gaitasunak ebaluatu gura ziren.
Zinegotziak kargu utzi nahi zuen eta alkateak geratzeko erregutu zion.
Zinegotziek gezur bat edo beste kontatu izan dute.
Zinemara joatea liburutegira joatea baino gehiago gustatzen zait.
Zinta gorri hau daukagun opari-paperarekin oso ondo geratzen da.
Zirriborroak hobetu dituzue eta idazlana argitaratzeraino burutu duzue.
Zita eskatu dut eta etzira arte ez didate zitarik eman.
Ziur aski ez duzu jakingo.
Ziurrenik esaldi batzuk baztertu beharko dira.
Ziurrenik ezagutuko duzue baina badaezpada zuekin partekatzea bururatu zait.
Zoaz egunkarira eta bilatu eskaladari buruzko artikulua.
Zoaz euskarazko Wikipediara eta bilatu zure testuari dagokion artikulua.
Zoazte helbide horretara eta deskargatu azterketen adibideak.
Zoazte helbide horretara eta deskargatu probak.
Zoazte Interneteko helbide horretara eta deskargatu ulermen-probak.
Zoazte pikutara eta eman bakea!
Zopa hau egiteko zazpi osagai erabili ditut.
Zorionak Ainhoa lortu duzun emaitza bikainagatik!
Zorionak bioi jaso duzuen sariagatik.
Zorionak gure ikastetxeko ikaslea den Juleneri.
Zorionak ohorezko koadro horretan zure izena topatu duzuen guztiei.
Zorionak urtebetetze egunean opa dizkizut.
Zoruko egur pitzatuak ordezkatu egin beharko ditugu.
Zu beti berandu heltzen diren horietakoa zara.
Zubi hori hor egon da bi mila urtez.
Zuek bezain kaiku ganorabakorik gutxitan ezagutu dut.
Zuek izango zarete irabazleak eta domina bana jasoko duzue.
Zuen galderak, izatekotan, adituei egin, ez niri.
Zuen iruzkinetan idazlan interesgarriak uzten dizkidazue.
Zuetako baten batek jakingo du.
Zuetako batzuk erabili izan duzue inoiz Opentrad euskarazko idazlanak egiteko.
Zu etorriko zinela jakin izan banu ni ez nintzateke etorriko.
Zuhaitza moztu dugu baratzari gerizperik eman ez diezaion.
Zuhaitz eder bat landatu dute ikasgelan.
Zuk emango dituzun berrien lekuetara joango zara.
Zuoi eskaini nahi izan dizuet goiko bideo hori.
Zuon iritzia irakurri nahi luke.
Zure atzetik nabil ikasturtea hasi zenetik, ez zara konturatu?
Zure atzoko artikulua irakurtzen aritu naiz.
Zure aurretik sartu nintzen enpresa honetan.
Zure erabiltzaile izena ikusiko da, publikoa izango da.
Zure esku dago Joxe Rojasen itzulpenarekin fidatzea.
Zure eskuekin txotxongilo bat sortzea gozamena da.
Zure etxean horrelakorik esan duzue inoiz euskaraz?
Zure iradokizunekin testua asko hobetuko da.
Zure kontu lana amaitzea baina azkar, mesedez.
Zure ondoan nagoenean bihotza paparretik atera nahian hasten zait.
Zure pasahitza pribatua eta sekretua izango da.
Zure testua zuzendu beharko zenituzke behin baino gehiagotan.
Zure zurrungek auzokoak ere esnatu dituela esango nuke.
Zuzenean deskargatu dezakezu aplikazioa mugikorrera.
You can’t perform that action at this time.