Euskal Dantzak ikasteko APP
Switch branches/tags
Nothing to show
Clone or download
Fetching latest commit…
Cannot retrieve the latest commit at this time.
Permalink
Failed to load latest commit information.
hooks
plugins
resources
scss
www
.gitignore
README.md
bower.json
config.xml
gulpfile.js
ionic.project
package.json

README.md

Jauzi

Euskal Dantzak ikasteko APP

Web orrialdea www.jauzi.eus

Ikas ezazu jauzirekin

Jauziak euskal dantza tradizionalak dira, eta taldeka dantzatzen dira, biribilean. Izen propioa duten hainbat urratseko segidak osatzen dituzte Jauziak izeneko dantza ugariek, eta, gaur egun, erromerietan dantzatzen dira. Dantza errazteko, urrats bakoitza iragarri ohi da.

Urratsez urrats

Bideo eta irudien bidez, mugimendu bakoitza urratsez urrats sakontzeko aukera ematen du Jauzik. Urratsez urratseko entrenamendua eskaintzeaz gain, app-ak dantza oso baten musika entzuteko aukera ematen du, ahots batek urrats bakoitza iragartzen duen bitartean, erraztasunez dantzatu dezazun, urrats guztien segida buruz ikasteko beharra eduki gabe. Denborarekin, dantzak osorik ikasiko dituzu.

Honela funzionatzen du Jauzik

Ikas ezazu euskal Jauziak dantzatzen, bideo eta irudien bitartez

Ikasi nahi duzun urratsa hautatu, nahi duzun guztietan bideoa ikusi, eta mugimendu bakoitza imitatu ezazu.

Urratsez urrats eta zure erritmoaren arabera

Dantza eta urratsak zailtasunaren arabera daude sailkatuta, pixkanaka eta zure erritmoaren arabera ikas dezazun.

Gozatu eta parteka ezazu ikasitakoa lagunekin, herriko plazan...

Urratsak menderatzean, gai izango zara ezagutzen diren Jauzi guztiak nahi duzun lekuan dantzatzeko: lagunen artean, jaietan…

App-a deskargatu

Jauzi ohitura eta dibertsioa da. Euskal dantza herrikoi hau ikas ezazu, erraztasunez, urratsez urrats eta zure erritmoan, eta zuk bakarrik, lagunekin edo senideekin dantzatzeko aukera izango duzu. Praktikatu ezazu herriko jaietan edo nahi duzun lekuan.

App-a euskaraz eskura daiteke, iOS edo Android sistemetarako. Laster gaztelaniaz ere egongo da.

Androiderako deskargatu

iOserako deskargatu