Skip to content

HTML5-en inguruko liburuaren kode biltegia

Notifications You must be signed in to change notification settings

umarcor/html5liburua

 
 

Folders and files

NameName
Last commit message
Last commit date

Latest commit

 

History

21 Commits
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Repository files navigation

HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak

Gaur egun, ordenagailuaren edo mugikorraren aurrean gaudenean, ziur asko, gehien erabiltzen dugun aplikazioa web nabigatzailea da. Arakatzen ditugun webgune horiek garatzeko, besteak beste, HTML5 eta JavaScript APIak erabiltzen direnez, ezinbestekoa bilakatu da programatzaile guztiontzat teknologia horien inguruan oinarrizko ezagutzak izatea. Liburu honen helburua hori da, hain zuzen ere: HTML5en erabiltzen diren JavaScript APIak (Canvas, Audioa, Bideoa, WebSocket-ak, Geokokapena...) modu labur eta praktikoan aurkeztea, adibide eta ariketen laguntzaz. Horrez gain, webgune profesional bat prestatzeko behar diren oinarrizko ezagutzak lantzen dira. Zehazki, JSON, Ajax, promesak, objektuetara zuzendutako programazioa, NodeJS, Express edo mongoDB bezalako teknologiak zer diren eta praktikan nola erabil daitezkeen ikasteko oinarrizko kontzeptuak jorratzen dira.

Liburu hau, HTML5en inguruan ematen diren eskoletan – unibertsitatean, zikloetan edo bakarka ikasten dutenen kasuan ere - euskarri digital gisa erabilzeko prestatu da.

Egilea

Juanan Pereira Varela (Oñati, 1975). Informatikan doktorea. Gaur egun Donostiako Informatika Fakultatean Web Sistemak eta Software Ingeniaritzako irakaslea da. UEUk eta Asmozek antolatutako bi MOOCen ('HTML5 estandarra ikasten' eta 'HTML5 Aurreratua') irakasle izan da. Software ingeniaritzaren arloan hainbat artikulu idatzi ditu.

Nola konpilatu liburua (PDFa sortzeko)

Oharra: pdflatex birritan konpilatu behar da Gaien Aurkibidea sortu ahal izateko

$ cd latex
$ pdflatex main.tex
$ pdflatex main.tex 
$ open main.pdf

Nondik jaitsi daiteke liburuaren azkenengo PDF bertsioa

PDFa jaitsi

Lizentzia

Liburu hau cc-by-nc-sa lizentziapean dago (Creative Commons - Aitortu - Ez komertziala - Partekatu Berdin) Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza xedeetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako lana baimen honen berdin-berdina den beste batekin soilik banatu ahal izango da.

FAQ

  • Ekarpen bat egin nahi dut, zein da prozedura? Modurik errazena: issue bat ireki eta bertan idatzi zure ekarpena. Berehala aztertuko dugu eta ondo badago liburuan txertatuko dugu. Bonus Points: zuzenean LaTeXen idazten baduzu, baina ez da derrigorrezkoa! LibreOffice, Word edo testu hutsean idatzitako ekarpenak ere ongi etorriak izango dira.

  • Zein ekarpen mota onartzen dira? Zuzenketak (ortografikoak, gramatikalak, ...), ariketen soluzioak, kapitulu batentzako gehigarriak, kapitulu berriak (osoak edo zatiak), kapitulu berriak sartzeko proposamenak (proposamen hutsak edo edukien zirriborroekin)

Eskerrak

Eskerrak UEUko argitalpen zerbitzuari liburua argitaratzeagatik eta webgune honetan zabaltzeko baimena emateagatik. Horrelako liburuak askatzeko ekimen gehiago bultzatu nahi baduzu, paperezko ale bat eros dezakezu.

image

About

HTML5-en inguruko liburuaren kode biltegia

Resources

Stars

Watchers

Forks

Releases

No releases published

Packages

No packages published

Languages

  • TeX 97.6%
  • JavaScript 1.6%
  • Other 0.8%