Skip to content

R lengoaian lehenengo pausuak euskaraz Jupyter eta R Notebook-en bidez. Hitz klabeak: Euskara, R, Jupyter, Binder

Notifications You must be signed in to change notification settings

AsBaZa/R-Ikasten

Folders and files

NameName
Last commit message
Last commit date

Latest commit

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Repository files navigation

R-Ikasten

Binder

Hona igotako fitxategien helburua R programazio-lengoaiaren lehen pausuak euskeraz irakastea da ahalik eta era errazenean. Horretarako, Jupyter-eko koadernoak erabiliko dira era erakargarriago batetan irakasteko asmoarekin.

Kurtsoa bi modutan jarrai daiteke:

  • Internet bidez (Binder bidez)
  • Programak lokalki instalatuz.

Internet bidez

Era azkarrena eta errazena Binder erabiltzea da. Horretarako, dokumentu honen hasieran (edo ondoren) dagoen ikonoan klikatu beharko dugu:

Binder

Binder-en kontrapuntuak ordea honako hauek dira besteak beste:

  • Momentuz Beta egoeran dago (erroreak izan ditzake).
  • Interneterako konexioa behar dugu.
  • Exekuzio denborak luzeagoak izan daitezke (Hasiera batetan ez da garrantzitsua izango, baina tamainu handiko datuekin arazo bat izan daiteke).
  • Notebook-etan egiten ditugun aldaketak eta ariketak ez dira gordeko interneten (nahiz eta gure ordenagailuan gordetzeko aukera emango digun).

Bide hau hartzen baldin badugu, lehenengo Notebook-a hurrengo helbidean aurki dezakegu eta R ikasten has gaitezke zuzenean:

R gure ordenagailuan instalatuz

Jupyter instalatzea ez da berehalako zerbait, pausu ezberdinak ditu. Hala ere, behin instalatutakoan kodea eta testua era erakargarriago eta ulerterrazagoan azaltzeko aukera ematen du eta programazio-lengoaia anitzetan erabili daiteke (era estandarrean Python instalatuta dakar). Jupyter instalatzea nahi ez duen erabiltzaileak R instalatu dezake nahi duen IDE-arekin (pertsonalki RStudio gomendatzen da) eta kurtsoa Binder bidez jarraitu eta kodea lokalki exekutatuz.

Instalatu beharreko programak batik bat honako 3 hauek dira:

R instalatzen

R instalatzeko, klikatu hurrengo link honetan. Bertan, gure sistema eragilea aukeratu beharko dugu.

Irudia 1

Windows sistema eragilea duten erabiltzaileentzako eta R lengoaian berriak direnentzako, web orrian agertuko den hurrengo link honetan klikatzea gomendatzen da:

eta ondoren Download R x.x.x for Windows-en gainean klikatzeko:

Jupyter instalatzen

Jupyter erabiltzeko Python programazio-lengoaia ere instalatuta izan behar dugu. Horretarako, era errazena Anaconda instalatzea da, bertan Jupyter eta Python instalatzen direlako aldi berean eta automatikoki. Hala ere, nahi izanez gero Jupyter era zuzenagoan instalatu dezakegu beraien orrialdean adierazten den bezala, nahiz eta konplexuagoa den eta ez den garatzaileen gomendioa (alde ona, instalazio optimoagoa dela da, memoria gutxiago behar duena).

IRkernel instalatzen

Behin R eta Jupyter instalatuta baldin baditugu, IRkernel instalatzeko prest gaude. Hasteko, R programa irekiko dugu

eta IRkernel-en web orrian adierazten den bezala (link), hurrengoa idatziko dugu R-ko kontsolan:

install.packages(c('repr', 'IRdisplay', 'evaluate', 'crayon', 'pbdZMQ', 'devtools', 'uuid', 'digest'))

devtools::install_github('IRkernel/IRkernel')

IRkernel::installspec()

3 kode lerro horiek exekutatzearekin Jupyter erabiltzeko prest egon beharko luke.

RStudio instalatzen

Aurrerago esan bezala, kurtso hau Jupyter instalatu gabe ere jarrai daiteke, nahiz eta ez den gomendagarriena, kurtsoa ez dagoelako horrela bideratuta. Hala ere, Jupyter instalatzea nahi ez duen erabiltzailearentzako, RStudio instalatzea gomendatzen da, link honen bidez.

About

R lengoaian lehenengo pausuak euskaraz Jupyter eta R Notebook-en bidez. Hitz klabeak: Euskara, R, Jupyter, Binder

Topics

Resources

Stars

Watchers

Forks

Releases

No releases published

Packages

No packages published