Skip to content
This repository has been archived by the owner on May 10, 2018. It is now read-only.

HASIERA

Xabier Aramendi edited this page Oct 29, 2013 · 9 revisions

QupZilla

Orrialde gehiago Euskaraz: SEG (Euskara) - Akats Jakinarazpena - Egileak - Harremana

Egitasmoari buruz

QupZilla iturburu-irekiko WWW nabigatzaile berri, azkar eta segurua da. QupZilla GPL 3 bertsioa baimenpean dago edo (zure aukeran) bertsio berriago batean.
Egitasmo hau nagusiki hezkuntza arrazoiengaitik hasia dago, Qt/C++ ohinarriak ikasteko.
Hasierako web nabigatzaile arrunt bat idaztearen ideiatik egunero erabili daitekeen web nabigatzaile azkar batera arte hazi da. Horrela ere ezin da Firefox bezalako nabigatzaile handien ordezkapen osoa izan (oraindik). Horrela ere izan daiteke, eta zihurrenik da, web-ean bizkor nabigatzeko aukera azkar eta txiki bat.

QupZilla David Rosca <nowrep@gmail.com> egitasmoaren jabeak garatzen eta mantentzen du beste laguntzaile batzuen ekarpenarekin, nagusiki grafika eta beste hizkuntzetarako itzulpenetan.

Ezaugarriak

Bertsio bakoitzarekin, QupZilla saiatzen da ezaugarri berriak gehitzen. Une honetan QupZilla-k web nabigatzaile estandar guztiak barneratzen ditu. Honen gehigarri bezala, QupZilla-k ezaugarri interesgarri ugari hornitzen ditu, adibidez:

  • Abiarazpen oso azkarra - QupZilla erabiltzeko gertu dago tximistaren abiaduran
  • Nabigazio oso azkarra - QWebKit nukleoarekin, QupZilla-k orrialdeak une batean aurkezten ditu
  • SSL Egiaztagiri Kudeatzailea - inoiz ez dizu egiaztari gaitza duten orrialdeak ikusten uzten jakinarazpen gabe
  • Bilaketa Gailu Kudeatzailea - OpenSearch sostengu eta iradokizunekin
  • Nabigatzaile Azalgaiak - azalgai sostenguarekin, erraz egin dezakezu zure nabigatzailearen irudia bakarra izatea!
  • Abiarazpen Azkarra - sartu zure orrialde gogokoenetara erraz
  • Windows 7 API - QupZilla-k Windows 7 Eginkizun-Barra, Jauzi-Zerrenda eta barren lausopena erabiltzen ditu
  • Plataforma anitzekoa - plataforma nagusi guztiak sostengatzen ditu eta edonon erabiltzea ahalbidetzen dizu
  • Luzapenak - AdBlock, GreaseMonkey, Sagu Keinua, Sarbide Giltza Nabigazioa eta gehiago ...

Agindu lerro interfazea ere erabili dezakezu QupZilla-rekiko elkarrekintzarako.

Erabilpena: qupzilla [aukerak] URL

QupZilla aukerak:
  -h edo --help                            irarkitu mezu hau 
  -a edo --authors                         irarkitu QupZilla egileak 
  -v edo --version                         irarkitu QupZilla bertsioa

  -p=PROFILE edo --profile=PROFILE         hasi adierazitako profilarekin 
  -ne edo --no-extensions                  hasi luzapenak gabe 

QupZilla hasiera agindu aukerak:
  -nt edo --new-tab                        ireki hegats berria
  -nw edo --new-window                     ireki leiho berria
  -pb edo --private-browsing               hasi nabigazio pribatua
  -dm edo --download-manager               erakutsi jeisketa kudeatzailea
  -ct=URL edo --current-tab=URL            ireki URL-a oraingo hegatsan
  -ow=URL edo --open-window=URL            ireki URL-a leiho berrian

 Adibidea: qupzilla http://www.google.com-ek
          QupZilla google.com orrialdearekin abiaraziko du
          (edo hegats bat gehitu google.com-rekin jadanik ekinean badago)

Esku Hartu

QupZilla-ra nolabaiteko ekarpena egitea nahi baduzu, sentitu aske nirekin harremanetan jartzeko nowrep@gmail.com argibideak lortzeko edo besterik gabe sortu adar bat :-)

Oraingoz, pozik egongo naiz hurrengoetan lagundu dezakeen norbait aurkitzearekin:

  • gehitu itzulpen berriak (ikusi argibide gehiagorako)
  • gehitu azalgai berriak (ikusi argibide gehiagorako)
  • eta gehiago...

Available pages:

Clone this wiki locally