Skip to content

aimarz/gehiken

Repository files navigation

Programa honek ingelesen "Higher or Lower" jokua imitatzen du, baina Google-eko 
orrien ikuspenekin ibili ordez, euskarazko Wikipediako artikuluekin funtzionatzen du. 

Jokuaren ideia da 2 artikulu ausaz aukeratzea, eta horietako batek azken 30 egunetan 
izandako ikuspen kopurua pantailan erakustea. Jokalariak asmatu beharko du ea bigarren
artikuluak ikuspen gehiago ala gutxiago izan dituen (kopuru bera bada, edozein kasutan
erantzuna zuzena izango da).

GitHub-en, gehiken.py fitxategiak dauka programaren kodea (izen probisionala). Python 3 
lengoaian idatzita dago. Halaber, beste zenbait testu fitxategi aurkitu daitezke 
(Abesleak.txt eta abar). Fitxategi hauetan gordetzen dira euskarazko Wikipedian 
artikuluak dituzten Euskal Herriko pertsona ospetsu batzuk, baita zenbat ikuspen izan 
dituzten ere azken 30 egunetan (datu hauek azaro-abendu bitartean ateratakoak dira).

Hortaz, programak kategoria konkretu batean funtzionatu dezake. Adibidez, soilik Euskal 
Herriko aktoreen artikuluak erakusteko aukera dago. Oraingoz, kategoria hau aldatzeko 
programako main funtzioaren parametroa aldatu behar da (aurrerago jokuan menu nagusi 
bat egin daiteke gaia aukeratzeko). Defektuz kategoria guztietako artikuluak hartuko 
ditu, ausaz.

GEHIKEN.PY EXEKUTATZEKO BEHARREZKO LIBURUTEGIAK:
- pygame
- PIL
- requests

About

Inglesezko "Higher or Lower" jokuaren antzeko programa bat, wikipediako ikuspenekin funtzionatzen duena.

Resources

Stars

Watchers

Forks

Releases

No releases published

Packages

 
 
 

Contributors

Languages