Skip to content

KUADRO DINAMIKOA

Elektronika Don Bosco edited this page Apr 7, 2019 · 4 revisions

HELBURUA

Bi helburu nagusi bereizten ditugu.

Gure proiektuaren helburu nagusietako bat artistarekin elkar lanean ibiltzea eta koadro dinamikoa bere erakusketara eramatea izango da. Bestalde, bigarren helburu nagusia, hemen ikusten duzuen Github plataforman gure proiektuaren dokumentua sortzea izango da eta dokumentu hau edonoren eskura uztea. Horrela, guri beste pertsona batzuen proiektuak lagungarri izan zaizkigun bezala, gure proiektua beste pertsona batzuentzat lagungarri izatea gustatuko litzaiguke.

MUNTAIAREN PROZEDURA

Muntai prozedurarekin hasteko, arduino eta serbo batekin hainbat proba egin genituen, proba horien emaitza positiboa lortu ondoren PCA9685[1] txipa arduinora konektatu genuen eta ondoren 16 serboak PCA9685 txipera.

Segidan, Arduinoa erabili ordez ATMega[2] mikrokontrolagailua atera eta PCB[4] plaka bat Proteusen diseinatu eta honekin batera elikatze iturri plaka bat[3] ere diseinatu genuen plaka eta txip guztiak elikatzeko.

1. ATmega proteus eskema

2. Elikatze iturri plaka

Honen Ondoren, Circuitcam programan sartu eta LPKF imprimagailuan imprimitu genituen bi plakak.

Kontuan izan behar dugu plaka hauek aurpegi batean inprimatuta daudela goiko aldean elementuak jartzeko.

3. ATmega plaka imprimatuta

4. Elikatze plaka imprimatuta

Bi plaka hauek soldatzean arduino programa egiten hasi ginen eta aldi berean serboak leku finko batean jartzeko aluminiozko txasis bat eraiki genuen.

5. txasisaren lehenengo prototipoa

Geroago, txukunago eta artistaren nahietara moldatzeko, isis ares programan plano definitibo bat egin genuen erabiliko ditugun pultsadore, led eta sentsore guztien hutsuneak laserrez moztu ahal izateko.

6. IBIL LASER enpresak egindako txasisa

Azkenik bi plaka, serbo, sakagailu, sensore eta Ledak txasisean jarri eta atzetik beraien konexioa egin genuen. Dena txukun egoteko brida batzuekin kableak lotu genituen. Kableak ez apurtzeko edo tolesteko atzeko partean metrakilatozko xafla bat jarri genion altuera egoki batean.

7. Koadroa atzeko partetik muntatu aurretik

PCA96851

Plaka honek 16 servoak kontrolatzeko balio du, eta ATMega328p plakara konektatzen da I2C konexioarekin.

ATmega328p2

Proiektua karakteristika berezi batzuk dauzka eta honek da horietako bat. Arduino baten ordez erabili dugu bere prozesadorea eta PCB plaka bat diseinatu diogu sarrera irteerak lotzeko.

Elikatze iturri plaka3

PCB bat diseinatu egin behar genuen ATmega dagoen PCB plaka eta PCA9685 plaka alimentatzeko, zirkuitu osoa 5 voltiotan alimentatzen dugu.

PCB4

Printed circuit board-eri deritzo ingelesez. Zirkuitu integratuak imprimatzen diren kobreko xaflak dira.

FUNTZIONAMENDUA

Funtzionamendua hiru ataletan zatitu dezakegu:

Lehenik eta behin, kuadro dinamikoa denez, elikadura txertatuta bukle moduko mugimendu ziklo batean sartuko da ikuslearen arreta bereganatzeko.

Bigarrenik, ikuslearen arreta bereganatu dugunean, ikusleak berak lau botoi ikusiko ditu koadroaren behe aldean. Botoi horietako bakoitzak led bat du gainean, non sakatuta dagoen botoia zein den adieraziko digun. Botoi bakoitza mugimendu zehatz bati atxiki zaio.

Azkenik, koadroak, ezker eta eskubi aldean bi sentsore ditu txertatuta. Hauek, botoien funtzionamendu bera dute. Hau da, sentsoreak edozer mugimendu detektatzen duela (20cm baino gertuago) atxikituta duen mugimendua martxan jarriko da. Botoiek bezala, sentsore bakoitzak mugimendu bat izango du atxikituta. Sentsorea aktibatu dela ohartzeko ordea, bere aldetik gertuen dauden bi led-ak piztuko dira.

MARTXAN JARTZEA ETA DOIKETAK

Lehenengo ATMega txipa arduinoarekin konektatu eta programa kargatuko dugu.

Ondoren, ATMega txipa, ATMegarako egin dugun plakan txertatuko dugu.

Gero, PCB elikatze plaka elikatuko dugu. Segundu batzuk itxarongo ditugu eta PCA txiparen led gorria pizten denean prest egongo dela baieztatu dezakegu.

Azkenik, markoan dauden pultsagailuetako bat sakatu ezgero, pultsagailu horri dagokion leda piztu egingo dela ikusiko dugu. Baita pultsagailu bakoitzak programatua duen mugimendua ere.

8. Koadroa prest eta elikatuta

AURREKONTUA

Elementua Balioa Kantitatea Prezioa Unitateko Balio totala €-tan
Servo 3V-7,3V 32 2,29€ 91,96€
PCA 3,3V-6V 2 2,55€ 5,10€
ATmega 1,8-5V 2 3,03€ 6,06€
Konektorea 300V 16A 12 0,28€ 3,36€
Elikatze iturria IN 230V OUT 5V 2,5A 2 7,69€ 15,38€
Erresistentziak 220 ohm 16 0,02€ 4,01€
PCB xafla Aurpegi bat 2 0,59€ 10,99€
Sensorea 5V 4 0,92€ 4,60€
Led 1,8V-2V 8 0,06€ 5,99€
Sakagailua 250V/5A 8 4,01€ 32,08€
Elementua Lana Orduak Prezioa orduko Guztira
M.O. Hardware & Software 90 8€ 720€
Totala: 899,53€

ONDORIOAK

Akatsak:

  • Erosi genuen serbo batzuk eta tope batzuk kentzen izorratu genitun.
  • txasis bat egin genuen aluminioarekin eta txukunago eta hobeto egoteko proteusen plano bat egin genuen baino oso fina atera zen azkenean.
  • sakagailu gehiago behar genituen eta plaka berriro aldatu eta inprimatu behar genuen.
  • elikatze plakan zuloak txikiegi geratu ziren eta plaka berriro egin genuen zuloak bat egiteko.

ERREFERENTZIAK

ATmegaren konexioak begiratzeko erabili genuen web-a

PCA konexioak jakiteko erabili dugun web-a